Gure Lana

Calcuta Ondoan GGKEan laguntza humanitario eta garapenerako proiektuak babesten ditugu.

Larrialdiak eta laguntza humanitarioa

Nahiz eta Calcuta Ondoan GGKEan epe luzerako proiektuetan espezializatuta gauden, batzuetan larrialdietan laguntzen dugu, gure lan-eremuetan gertatzen badira.

Halaxe izan zen 2004ko abenduan Keralako estatuan izan zen tsunamiaren kasua; kalteak pairatu zituzten familien etxebizitzak konpontzen izan ginen.

Nepalgo lurrikaran ere izan ginen 2015eko apirilean; Alboan GGKEarekin eta haren Xabier nazioarteko sarearekin elkarlanean aritu ginen. Dirua bildu genuen eta ondoren Nepalgo jesuitek egindako berreraikitze lanetan laguntza eskaini genien.

Gure azken ekimena Keralan izan zen, 2017ko abenduan, Ockhi zikloiak kostaldea suntsitu zuenean. Beste hainbesteren antzera, nazioartean apenas oihartzunik izan ez zuen larrialdia izan zen Keralakoa, 245 lagun hil eta 551 lagun desagertu arren. Guztiak arrantzaleak ziren, eta gorpuak ez ziren berreskuratu.

Keralan dugun proiektuan, arrantzaleen komunitatearekin egiten dugu lan, eta familia askok pairatu zuten zikloiaren ondorioak; senide bat, bi edota hiru hil zitzaizkien.

Kostak sekulako ondorioak izan zituen ere: arrantzaleen etxeak erabat suntsitu edo hondatu ziren haize korronte bortitzak zirela eta.

Bildutako dirua SISP erakundearen bidez kudeatu zen.

Garapenerako proiektuak

Calcuta Ondoanetik Indiako tokiko erakundeen alde gaude, eta horien bidez garapenerako proiektu desberdinak sustatzen eta babesten ditugu. Proiektu hauek epe luzerako dira, eta komunitate ahulenen osasuna, hezkuntza eta garapen sozial eta ekonomikoa dute helburu.

Emakumeen ahalduntzea lantzen dugu batik bat, diskriminaziorik gehiena pairatzen dutenak baitira, bai familia eta arlo pertsonalean zein sozial edo politikoan. Genero-ekitatea gure ekintza guztietan presente egon dadin egiten dugu lan.

Herrialdearen kultur aniztasun eta aberastasuna kontuan izanda, pertsona zein herri guztien nortasuna eta erlijioa momentu oro errespetatzeaz arduratzen gara.

Bertako langile, profesional edota boluntarioekin soilik egiten dugu lan, behar izanez gero haien gaitasunak indartuz eta onuradun den biztanleriaren parte hartzea sustatuz. Salbuespeneko kasuetan soilik bidaltzen ditugu boluntarioak.

Babestutako Proiektuak

Desde Calcuta Ondoan apoyamos varios proyectos en diversos lugares de India, destinados principalmente al empoderamiento de las mujeres, educación y sanidad de los sectores más vulnerables de la población.

Calcuta Ondoan erakundean Indian burutzen diren hainbat proiektu babesten ditugu. Proiektuek populazioko sektore ahulenen emakumeen ahalduntzea, hezkuntza eta osasuna dute helburu.

Proiektuak finantzatzeko, hainbat iturri ditugu: gure bazkideen dohaintzak, erakundeen diru-laguntzak, kooperatiba eta enpresen ekarpenak, Eguberrietako txartelen salmenta eta abar.