Arrain-saltzaileen Ahalduntzea
Populazioaren atal honek sekulako estigma soziala eta pobrezia baldintzak pairatzen ditu. Gaur egun 3.700 emakume biltzen dituen Federazioak indartzea lantzen du.
Proiektuak laguntza sozial eta ekonomikoa erabiltzen du tresna gisa lan-baldintzak hobetzeko eta diru-sarrera gehiago lortzeko. Dagoen genero-indarkeria arazoa medio, lankidetza hitzarmen bat ezarri da Sakhirekin, inguruko erakunde feminista garrantzitsu bat. Sakhik trebakuntza eta tresnak eskaintzen ditu genero-ekitatea lortzeko.
Proiektu garrantzitsu honek Trivandrumeko kostaldean arraina saltzen duten emakumeekin egiten du lan batez ere, Indiako hegoaldean.
Emakume hauetako asko arrain-saltzaile ibiltariak dira herrixketan. Beste batzuk, berriz, merkatuetan saltzen dute, eta bertan dituzten lan-baldintzak oso eskasak dira. Aurrerapenak lortu izan dira tailerrei esker: buruzagitza trebakuntza, babes legala eta presioa udaletxeetan. Proiektuaren indarra taldearen boterean datza; arazo komunak eztabaidatzen dituzte eta konponbidea bilatzen dute. Horretarako, udaletara joaten dira tokiko ordezkariekin biltzeko, eta presioa egiten dute haien mezua entzun dezaten.
Mikrokredituei esker, emakumeen negozioak hobetu daitezke: hotz-ganbera txikiak erosi, arrainekin egindako produktuak saltzeko teknikak ikasi… Horiei esker, diru-sarrera gehiago lortuko dituzte eta saldu gabeko produktu freskoak galtzeko arriskua murrizten da.