Egin zaitez bazkide
Bazkide edo laguntzaileei esker, gai gara gaur egun Calcuta Ondoanek Indian finantzatzen dituen proiektuak burutzen jarraitzeko:

- Besteak beste, Kalkuta eta Keralako etxeetan bizi diren pertsonei janaria, tratamendua eta beharrezkoa eskaintzea.
- Ezgaitasun fisiko eta psikikoak dituzten haurrei eta prostituzioan jarduten diren emakumeen seme-alabei etxeak eskaintzea.
- Ashabariko (Kalkuta) kontsultategi medikoa mantentzea; urtean batez beste 10.000 pertsonei laguntzen die, emakume eta haurrak, gehien bat.
- Emakumeak ahalduntzeko proiektuak: mikrokredituak, hezkuntza, autoestimua, lanerako prestakuntza, lidergo tailerrak…
Calcuta Ondoaneko bazkideak egingo duen ekarpenaren kopurua eta aldizkakotasuna aukeratzen du.
Bazkide edo laguntzaileak gutxienez urtean 4 aldiz jasoko du Calcuta Ondoan buletina. Buletinaren asmoa India eta gure arteko zubia izatea da. Buletina modu ezberdinetan jaso daiteke:
- Formatu elektronikoan
- Paperean
- Bietan