Emakumeen Ahalduntzerako Proiektua
2003an Self Help Groups kontzeptupean emakumeen ahalduntzerako proiektuak babesten hasi ginen.
Proiektu hauek emakumeen garapen ekonomiko, sozial eta politikoa sustatzen dute hainbat jarduketa-ildoren bidez. Elkarte eta federazioetan antolatutako 50.000 emakume baino gehiago laguntzen ditugu zuzenean. Horrez gain, Calcutta Home of Hope erakundeak zuzendutako proiektu honen bidez, Mendebaldeko Bengalako herrixketako 3.000 emakume inguru ere laguntzen ditugu, 24 Parganas distrituan.
Lehenengoak emakumearen ahalduntzea indartzea eta sustatzea du helburu, emakumeen elkarteen bidez. Elkarte horiek parte hartze aktiboaren bidez iraunkorrak eta autogestionatuak izan daitezen osatzen dira, genero-ekitatea eta bizi-kalitatea hobetzea sustatzen dituzten ekintzekin.
Lan egiten dugun herrixka bakoitzean emakumeen elkarte bat edo gehiago sortu dira, 10-20 kide artekoak. Beraien artean buruzagi izango diren hiru emakume aukeratzen dituzte.
Proiektu hauek epe luzerako dira, eta etorkizuneko emakumezko buruentzat zein elkartea osatzen duten emakumeentzat etengabe trebakuntza-kurtso desberdinak antolatzen dira.
Trebakuntza ikastaro asko daude: buruzagitza, gatazken ebazpena, osasuna eta higiene…
Trebakuntzen alderdi garrantzitsu bat emakume egoera da. Izan ere, hainbat lantegi eta dinamiken bidez, haien familian, komunitatean eta politikan gizonekiko bizi duten diskriminazio egoera lantzen dute.
Bestalde, haien egoera ekonomiko larria kontuan izanda, aparteko diru-sarrerak lortzeko balio zaien trebakuntza tailerrak eskaintzen zaizkie, esaterako, sarien broderia, artisautza, xaboigintza edo laborantza organikorako teknikak, baratz txiki ekologikoetan abian jar dezaketen.
Gainera, aurreztea sustatzen eta mikrofinantzaketa bultzatzen da. Elkarte hauetako kide bakoitzak astero kantitate zehatz bat aurrezten du, eta hau funts komun batera doa. Funtsa etorkizunean barne mailegu txikiak emateko erabili ahalko da. Ondoren, elkarteek urtebete martxan eramatean, bankuek eskainitako mailegu handiagoak eskatu ahal izango dituzte. Lasaitu handia izango da haien haien ekonomientzat; aukera hori ez izatekotan, bertako mailegu-emaile batengana jo behar izango lukete eta neurrigabeko interesak eskainiko dizkiete.
Azkenik, proiektu honen bidez, emakumeei komunitateko politikan parte hartzera bultzatzen zaie. Geroz eta emakume gehiagok herriko Panchavetan (herrixkako kontseiluak) hartzen dute parte, eta haien ahotsa entzuten hasiak dira.
Ikastaroetan haien eskubideei buruz informatzen zaie (Indiak talde ahulenak babesten dituen lege asko ditu. Arazoa ustelkeria eta etengabeko burokrazia dira, alde batera uzten jarraitzen baititu). Honekin batera, giza eskubide, lan eskubide, emakumearen aurkako indarkeria.. arloen inguruan lagun diezaieketen bertako beste elkarteekin harremanak bultzatzen dira.