Ihesaren Prebentzioa Indoren

Calcuta Ondoanek Vishwas Erakundea babesten du Indoren 2006tik ezkero. Indore herrialdean genero inguruko gertakari gehien dituen hirietako bat da.

Gaur egun, genero-perspektiba integratzeko eta instituzionalizatzeko prozesuan gaude Vishwasen bideratzen ditugun GIB programetan, ikuspegi feminista batetik abiatuta.

Programak laguntza eskaintzen die GIB/IHES birusa duten pertsonei eta haien familiei. Zerbitzu hauek eskaintzen dizkiete, besteak beste:

  • Gobernuak emandako antirretrobiral tratamenduaren jarraipena.
  • Alor anitzetako zaintza.
  • Gaixotasun oportunisten jarraipen medikoa eta tratamendua.
  • Nutrizioa
  • Gaixo eta familientzako laguntza psikoemozionala.
  • Seme-alaben hezkuntzarako laguntza (GIB duten adin txikikoak edo/eta GIB+ duten pertsonen seme-alabak).
  • Norberak lana sortzea.
  • Emakumeen ahalduntzea.
  • Emakumeen erakunde eta sektoreko erakundeekin sarean lan egiteko prestakuntza eta babesa.
  • GIBaren inguruan komunitateak sentsibilizatzea, antzerkia eta beste baliabideak erabilita.
  • Sentsibilizazio kanpainak eta GIB proba azkarra.
  • GIBa duten pertsonei babes legala ematea.
  • Eskoletan sentsibilizazio lanak bideratzea.
  • Enpresekin lankidetza-hitzarmenak izatea langileei sentsibilizazio ikastaroak eskaintzeko.
  • Prostituzioan lan egiten duten gizon, emakume eta transexualekin lan egitea.
  • Amak haurrari GIBa transmititzeko prebentzio programa.
  • Amaren eta 5 urte azpitik dauden haurren osasunaren jarraipen espezifikoa.

NBE IHESaren arabera, 2014ean munduan 36,9 milioi pertsonek zuten GIB birusa; 2013an, berriz, Indian 2,1 milioi pertsonek IHESa pairatzen zuten. India munduan gaixo gehien dituen hirugarren herrialdea da.

Gaixotasuna transmititzerakoan garrantzitsua izan dira gizon eta emakumeen artean dauden ezberdintasun sozial eta ekonomikoak. Gizon ezkondu askok harreman sexualak izaten dituzte haien bikotea ez den pertsonekin, eta horrek IHESa hartzeko eta haien emazteei transmititzeko aukerak areagotzen ditu.

Proiektuaren argazkiak