Genero-rolak deuseztatzen surfaren bidez

Indian, itsasoa oraindik gizonezkoentzako soilik dela uste da. Estereotipo horiek suntsitzea zaila bezain beharrezkoa da.

Keralan (India) sustatzen dugun garapen eta kirol proiektu honek adin txikikoentzat bereziki zuzendutako hainbat helburu ditu:

  • Ezarritako genero-rolak deuseztatzea.
  • Kirolaren baloreak sustatzea.
  • Kasta eta erlijio ezberdinetako pertsonen arteko bizikidetza eta errespetua erraztea.
  • Ikasketak utzi dituzten haurrei bigarren aukera bat eskaintzea.
  • Ingurumenaren zaintza sustatzea.

Indian egindako ekimen berritzaile hau tokiko hiru erakunderen lankidetza emaitza da (SISP, TSSS eta SAKHI), Calcuta Ondoan GGKEarekin batera.

Atal zehatz bat sortu dugu proiektuaren informazio zehatza ikusteko, argazkiekin, bideoekin eta abar. Espero dugu gustukoa izatea!