Sentsibilizazioa eta Hezkuntza Eraldatzailea

Ahantzi eta berrezi biztanleria eta mundua eraldatzeko

Hezkuntza Eraldaketa Sozialerako erabilita, gure helburua kontzientzia kritiko, konprometitu, eraldatzaile, emantzipatzaile eta solidarioa sortzea eta sustatzea da, kolektibo ahulenek jasaten duten baztertze, injustizia eta pobretze egoeraren kausa, ondorio eta erantzunkidetasunaren inguruan, bai herrialde pobretu baita herrialde aberastuetan. Kontzientzia hori gure gertuko inguruan sortu nahi dugu, gizarte justizia, herritartasun unibertsal (tokiko ahalduntzea) eta giza garapen jasangarriaren ikuspegitik abiatuta.

Pertsona ahulenez aritzean, ez ditugu ahaztu behar kolektibo ahulenak: emakumeak eta neskatoak.

Horrek bi ondorio ditu. Batetik, egoera/errealitate horiek ezagutaraztea. Bestetik, pertsona orok injustizia, eta tokiko/munduko pobretze egoerak, hots, “glokalak”, aldatzeko gaitasuna duela ulertzea. Izan ere, elkarri lotutako mundu batean bizi gara, eta ekintza guztiek efektu “glokala” dute.

Zer da Eraldaketa Sozialerako Hezkuntza?

Posizionamendu ideologikoa (pertsona ahulenen eta planetaren jasangarritasunaren alde) errealitate mundialaren kausen inguruan. Posizionamendu hori hezkuntza kritiko, parte-hartzaile, emantzipatzaile eta pozgarri baten bidez sortzen da, eta ekitera bultzatzen du. Hezkuntza mota honen bidez, pertsonen ahalduntze prozesua sustatzen da subjektu politiko gisa har daitezen; errealitate bidegabekoen aurrean ekin eta eraldatzeko gaitasunarekin, mundu hobe, solidario eta ekitatiboagoa lortzeko… “mundu guztiak beregain hartzen dituen mundua”.

GAKOAK:

  • Herrialde aberastu (batez ere) eta pobretuen kolektibo imajinarioa eraldatzea.
  • Garapen txarra ez dagoela erakustea. Izan ere, herrialde aberastu eta pobretuen arteko garapen txarra dago; botere- eta natura-harremanen artekoa, alegia.
  • Baloreak sustatzea: justizia soziala, giza eskubideak, solidaritatea, ekitatea, kulturartekotasuna eta giza partaidetza.
  • Feminismoaren alde apustu egitea: “aldaketa feminista izango da, edo ez da izango”.
  • Kontzientzia hartzea eta pertsonak ekitera bultzatzea, bizitza beste edozer balioren gainetik dagoen mundu bat eraikitzeko.