Gaixotasun Mentalak dituzten Emakumeak Gizarteratzea eta Integratzea

Gaixotasun mentalak dituzten emakumeak ahalduntzen Keralan

Errehabilitazio eta gizarteratze prozesuen bidez

Proiektu hau sortu zen kalean, zokoratuta eta gaixotasun edo/eta desgaitasun mentalekin bizi diren emakumeentzat etxe bat sortzeko. Zentroa Ahizpa Ospitalarien kongregazioak kudeatzen du, gaixotasun mentaletan espezializatuta dauden erizainak. Esperientzia hori abiapuntu hartuta, lanari ekin zioten Ahizpek emakume horiek bizi duten estigma ezabatzeko edo gutxitzeko, eta duintasuna eta eskubideak berreskuratzeko. Gaur egun, emakume asko itzuli dira etxera eta bizimodu normala dute.

Indian erabiltzen den eredua Europan edo munduko edozein tokitan erabiltzen den bera da, tokiko kulturari egokituta. Indiaren egungo kasuan horrek aldaketa berritzailea eta beharrezkoa dakar.

Proiektuaren helburuak

Bizitza duina eskaini nahi zaie gaixotasun mentalak, genero indarkeria edo Trivandrum edo inguruko herrietan bazterkeria soziala bizi duten emakumeei, kalitatezko arreta biologikoa, psikologikoa eta soziala eskainita eta giza eskubideak betetzen direla bermatuta. Horrez gain, gizartean egin nahi da lan, gaixotasun mentalak dituzten senideen familiekin bereziki berriz gizarteratzeko eta integratzeko, dituzten gaitasunen arabera.

Hasiera berri bat sortzen duen topaketa

Emakumeak zentroetara iristen dira zenbait kanal medio: kaletik, erakundeko ezagunen bidez, poliziaren bidez, ospitaleen edo erakundeen bidez… Horietako emakume asko haien familiek abandonatu dituzte; iparraldetik trenez bidali dituzte eta Keralan geratu dira, kalean noraezean. Nola etorri diren gorabehera, maitasun giro eta harrera bero jasoko dute zentroan, eta haien etxe berria izango da: maitatuak sentitzeko, besteekin erlazionatzeko, arreta profesionala eta pertsonalizatua jasotzeko…

Errehabilitaziorako jarduerak

Zentroak zenbait zerbitzu eskaintzen ditu:

  • Banakako eta taldekako terapia psikologikoa
  • Psikoheziketa:
    • Berriz gizarteratzeko estimulazioa: Heziketa hitzaldien bidez, besteekin nola erlazionatu erakusten da eta taldekako komunikazio tailerren bidez, txangoak egiten dituzte, esaterako, erosketak. Eguneroko bizitzan egiten diren jarduerak eta norberaren zaintza ere lantzen da (arropa garbitu, merkatura joan, erosketak egin…).
    • Errehabilitazio kognitiboa: Espazioan eta denboran kokatzeko ariketetan datza. Egunero jakin beharko dute zer egun, hilabete eta urtetan dauden, non dauden eta ospitaleko zer ataletan dauden, zeinekin bizi diren, egunkaria irakurri…
  • Ariketa motorrak eta psikomotorrak:
    • Estrategiak antsietatea, emozioen espresioa, antzerkia, dantza, yoga… kontrolatzeko.
    • Komunitate-errehabilitazioa: gaitasunak lantzea hizketan aritzeko, komunikatzeko, asertibitatea lantzeko, adierazteko…
    • Eskulanak: aterkiak, joskintza, bitxiak, kandelak, xaboiak…
  • Aisia: Bideoforumak, joko didaktikoak, txangoak (museora, hondartzara, mendira…)

Senideen aholkularitza, gaitzea eta babesa

Gaixoek ospitaletik gertu senideak badituzte, programa bat garatu da familien arretarako. Familien esku-hartzerako programak ezartzeak nabarmen murrizten du egoera berean berriz erortzea eta ospitaleratzea eskizofrenia eta antzeko patologietan. Era berean, programetan parte hartzen duten senideek pozikago eta lasaiago sentitzen dira parte hartzen ez dutenen aldean.

Proiektuaren argazkiak