Calcuta Ondoan

Calcuta Ondoan, GGKE 1999an jaiotako Gipuzkoako irabazteko asmorik gabeko erakunde bat da, onura publikorako aitortua.

Calcuta Ondoan-ek laguntza humanitario eta garapenerako proiektuen
alde egiten du lan Indiako pertsona eta taldeen sustapen integralerako,
betiere gizaki eta herri moduan duten nortasuna eta erlijioa
errespetatuz eta giza eskubideak eta genero-berdintasuna bermatuz.

Gainera, gure tokiko eremuan kontzientzia kritikoa eta konpromisoa sortzen dugu bazterketa, injustizia eta hegoaldeko
herrialdeen pobretze egoeren zergati, ondorio eta
erantzunkidetasunaren inguruan.

Ikuspegi positibo batetik abiatuta, Calcuta Ondoan-ek solidaritatea, kultur
arteko aniztasunaren aberastasuna eta desberdina denarekiko
errespetua indartzen du.

Calcuta Ondoan Elkarteen Erregistroan inskribatuta dago AS/G 8501/2000 zenbakiarekin eta  IFZa G-20696175 da. Gainera, Euskadiko GGKE-en
Koordinakundeko kidea da, eta 2009an Eusko Jaurlaritzak onura publikokoa zela aitortu zuen.

Gure egoitza nagusia Donostian dugu, baina Bartzelonan ere boluntario
talde bat dugu.

Hauek dira Calcuta Ondoan eraikitzeko, gida gisa ditugun eta gurekin bat datozen BALOREAK:

  • Solidaritatea: Guretzat solidaritatea pertsonak batuta daudela eta besteei laguntzeko beharra sentiaraztera bultzatzen dituen sentimendua eta balorea da.
  • Gardentasuna: Gure baliabideak era eraginkor eta gardenean kudeatzen ditugu. Gure kontuak sortzen eta argitaratzen ditugu, eta
    gure ekintzez aldizka informatzen dugu. Gainera, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak ezarritako GGKEen Portaera Kodea betetzeko konpromisoa dugu.
  • Koherentzia: Gure baliabideak modu arduratsuan erabiltzen ditugu, eta koherenteak gara jardueretako gure
    eginkizunarekin.
  • Genero-ekitatea: Genero-ekitatearen alde egiten dugu lan, bai gure jardueretan baita barne-kudeaketa mailan ere.
  • Lankidetza: Lankidetzaren aldeko apustua egiten dugu, eta ez lehiakortasunaren alde. Elkarren arteko errespetu eta konfiantzan oinarritutako harreman zuzen eta etengabekoak ditugu iparralde eta hegoaldeko erakundeekin; asmoa sinergiak bilatzea, baliabideak elkarbanatzea eta elkarrekin bidea egitea da.
  • Partaidetza: Gure sozietate-oinarria, boluntariotza eta langileak motibatzen ditugu taldean lan egitera, partaidetza sentimendua sortzeko.
  • Gertutasuna: Beste guztienganako balore transbertsal gisa ulertzen dugu,  sortutako harremanak modu erraz eta gertukoan bizitzeko.
  • Erantzunkidetasuna: Jakin badakigu gure mundua globalizatu, interdependente eta ezberdintasunez betea dela, eta gure jardueren erantzunkidetasunaz kontziente izatean, arazoaren parte baino konponbidearen parte gara eta mundu hobea lortzen laguntzen dugu.
  • Ingurumenarekin konpromisoa: Gizakia naturaren parte da, eta, ondorioz, naturarekiko dependentzia du. Ondorioz, naturarekiko dugun harremana errespetuan oinarritu behar da; naturaren eskubideak errespetatzean giza eskubideak ere errespetatzen ditugu.

“Elkarbanatutako amets eta ilusioen bidea”  bideoaren bidez, apur bat hobeto ezagutuko gaituzu. Espero dugu gustuko izatea.