Bestelako Argitalpenak

Txostenak, dossierrak, triptiko informatiboak...

Emakume arrain-saltzaileen egoera (ingelesez)

Bigarren ikerketaren (2013) argitalpena “Emakume arrain-saltzaileen egoera” gaiaren inguruan Keralako estatuan, Trivandrumen (kostaldea).

Emakumeen ahalduntzea eta garapena egitura demokratikoen bidez (India), “Emakume arrain-saltzaileen egoera” ikerketa aurkeztu zen orain dela bi urte, TSSS erakundeak “Arrain salmentarako garapen integratuko programa emakumeentzat Trivandrumen, Kerala” proiektu berria sortu zuenean. Lehen ikerketa Trivandrum distrituan arraina saltzen duten emakumeen egoera sozioekonomikoa ulertzeko burutu zen. Bigarren ikerketa, berriz, aipatutako proiektua ezartzean egondako aldaketak -emaitzak- zergatik eta zein testuingurutan jazo ziren ulertzeko burutu ziren.

Proiektu osteko ikerketak proiektuak sortutako aldaketa onak eta txarrak azaldu ditu, baita aldaketa nabarmena egon ez diren eremuak ere, eragin txarra edo inolakoa izanda.

Oraingo erronka giza garapen jasangarrirako prozesua azkartzea da, bereziki emakume arrain-saltzaileen kasuan, edo, are gehiago, arrain-sailtzaile komunitateetako emakumeen kasuan. Horretarako, proiektu kudeaketen baliabideek ekarpen zientifiko, serio eta intentsiboak dituzten ahaleginak egingo dira.

Asebetetze maila altuarekin, txostena aurkezten dugu nahi duenak irakur dezan eta pozik jasoko ditugu iradokizunak etorkizunari begira.

Indiako emakumearen egoera eta aldaketarako aukerak (2011)

India kultura, ohitura eta baloreetan aberatsa da.

Azken urteetan izan duen hazkunde ekonomikoa sekulakoa izan da.

Edonola ere, arazo nagusienetako bat genero-berdintasun falta da.

Txosten honetan arazo honen inguruko informazioa eta estatistikak agertzen dira, baita emakumeek arazoari aurre egiteko erabiltzen dituzten estrategiak ere.

Emakumeen egoera munduan (2010)

Emakumeak, gizonen antzera, funtsezkoak dira komunitate eta herrialdeen aurrerapen sozial, ekonomiko eta kulturalerako. Munduko populazioaren erdia osatzen dute eta, pertsona gisa, eskubideak dituzte. Hala ere, estatistiken arabera, munduko herrialde guztietan, iparraldea edo hegoaldea izan, emakumeek ez dituzte haien eskubideak erabiltzen eta gozatzen gizonen maila berdinean. Hori sekulako oztopoa da giza garapen jasangarria, eta berdintasuna, tolerantzia eta ardura partekatuz betetako mundu bat lortzeko.

Txosten honetan agertzen den informazioak behin eta berriz azpimarratzen du genero-bereizketa unibertsala dela; ezberdintasun handiena gizarteetan duen eragina da hainbat faktoreen arabera, esaterako, kulturalak.