Daliten Ahalduntzea

Dalitak edo “ukiezinak” kasten eremuan baztertutako komunitatea da, guztien artean azken mailan baitago.

Nahiz eta Indiako legeek kastaren arabera diskriminatzea debekatu, gaur egun diskriminazio hori egunero pairatzen da, herrixketan batez ere.

Proiektu honen helburua komunitate honen ahalduntze sozioekonomikoa indartzea da, emakumeen ahalduntzean batez ere zentratuta.

Proiektuak trebakuntza tailerrak eskaini ditu, kredituak eman ditu negozio ezberdinak abian jartzeko, dalit gazteentzako diru-laguntzak eman ditu kurtso eta graduentzako, esaterako, kontabilitatea, erizaintzako laguntzailea, ingeniaritza mekanikoa edo informatika.

Horrez gain, ekimen ezberdinak egin dira herrialde mailako beste dalit erakundeekin sarean lan egiteko. Izan ere, alderdi sozialean sufritzeaz gain, dalit komunitateak alderdi politiko eta ekonomikoan ere sufritzen du.

Komunitate honek justizia eskatzen dio estatuari, estatuak berak justizia bermatzen baitie biztanle guztiei, sexu, kasta sinesbide edo arraza gorabehera.

Proiektuaren argazkiak