Argizko Emakumeak: Genero Rolak Hausten

Eguzki lanparak egiteko prestakuntza zentroa

2015eko abuztuan ireki zen eguzki lanparak egiteko Loyola prestakuntza zentroa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatutako proiektuaren baitan.

Zentroan eguzki lanparak egiteko eta konpontzeko prestakuntza ematen zaie emakumeei soilik.

Zentroa aparteko adibidea da Calcuta Ondoan-en babesten ditugun proiektuen hiru oinarriak azaltzeko:

  • Giza eskubideak: Tribuetako emakumeentzat dira ikastaroak. Erabat zokoratu diren emakumeak dira: indigenak direlako, pobreak direlako eta emakumeak direlako.
  • Generoa: Emakumeak ikastaroetara iristean, 8 eta 10 urte bitarteko ahalduntze prozesua egin dute. Sekulako erronka da gisa honetako ikastaro batean izena ematea, bere jatorrizko herrixketan ez baitute ez iturriko urik ezta argindarrik. Ekipamendu elektrikoa muntatzen eta konpontzen ikasteak dauden genero rolak haustea dakar. Emakumeak etxean lanketa hori egin ostean, bere senar eta aitaginarrebek ulertu dute emakumeak gai direla hainbat gauza egiteko. Erreferente bihurtuko dira emakumeak, energia berriztagarriko lanparak egiteaz eta saltzeaz gain, kit bat izango dute eskueran lanparak beste kideen etxeetan konpontzeko eta, honela, lortutako gaitasuna unean erakusteko.
  • Ingurumena: Herrixka gehienek argindarra ez dutenez, kerosenoko lanparak erabiltzen dira oro har, eta oso kaltegarriak dira osasunerako eta ingurumenerako. Zentroan egiten diren lanparak, berriz, egunean zehar kargatzen doaz eguzki panelen bidez, arratsaldean edo gauean erabiltzeko: ikasi, janaria prestatu…
mujeres-de-luz-articulo

Zentroan grabatutako dokumental bat du Calcuta Ondoan-ek, bertan egon ziren lehen emakume taldearekin:

mujeres-de-luz-enlace-video

Zergatik da hain garrantzitsua genero rolak aldatzea?

Tradizioz, Indian gizona da dirua irabazteaz arduratzen dena eta emakumea etxeko lanez arduratzen da. Etxetik kanpo lana egiten badu, senarraren soldata osatzeko da.

Lan egiten dugun nekazari distrituak oso pobretuta daudenez, emakumeen % 32,04 etxetik kanpo egiten du lan, senarren antzera. Beste zenbait lanpostuetan ere aritzen dira: harria lantzen, basoan egurra biltzen eta saltzen erretzeko edo adreiluak edo eraikuntza materiala eramaten. Horiez gain, etxeko lanak ere egin behar dituzte: senideak zaindu, etxeko kontuak kudeatu…

Gainera, lurren jabetza gizonena izaten da oro har. Are gehiago, Indiako Gobernuak inguru horretako lurrak berriz banatu zituenean, gizonen izenean jarri zituen.

Gizon gehienen ogibidea nekazaritza da, nahiz eta urtaro lehorrean lanik ez egon. Sasoi horretan, gizonak etxean geratzen dira, eta emakumeak dira etxeaz arduratzen direnak. Ezohiko kasuetan arduratuko dira gizonak zeregin horiez; emakumea gaixo badago eta ezin bada mugitu, esaterako, baldin eta beste emakumeren bat ez badago (alaba, iloba edo arreba bat).

Sekulako aurrerapauso da emakumeak kontziente izatea gai direla kualifikazioa behar duten zereginak egiteko, nahiz eta horiek tradizioz “gizonen lantzat” hartu. Familiak eta komunitateak hortaz jabetzean eragina nabarmenagoa da eta emakumeen benetako gaitasunak gizarteratzen ditu.

Proiektuaren argazkiak