Boluntariotza

Calcuta Ondoan-ek burutzen duen lan-ildo garrantzitsuenetako bat gure inguruan kontzientzia kritiko, konprometitu, eraldatzaile, emantzipatu eta solidarioa sustatzea da, pertsona ahulez osatutako kolektiboen bazterketa, injustizia eta pobretzerako kausa, ondorio eta erantzunkidetasunen inguruan, bai herrialde pobretu eta aberastuetan. Hori guztia solidaritate, kulturarteko aniztasunaren aberastasuna eta ezberdinarekiko errespetua ikuspegi positibo baten bidez sendotuta.

Une horretan Calcuta Ondoan-en boluntario rolak garrantzi handia hartzen du.

Giza baliabideak

Calcuta Ondoaneko boluntariotza gure erakundearen aktibo oso garrantzitsua da; ez bakarrik sentsibilizazio jardueretan parte hartzen duten pertsona kopuruarengatik, baizik eta pertsona horiek duten inplikazio mailarengatik.

Giza potentzial horri esker, gai gara maiztasunarekin kanpaina eta jarduerak antolatzeko, bakoitzean 15-25 boluntario inguru izanda. Boluntariotza taldearen parte izan nahi baduzu eta jarduerak ezagutu nahi badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Webgunearen bidez ere lagundu dezakezu, edo aldizkako lanak eginda: itzulpenak, diseinuak eta abar.

Calcuta Ondoanek ez ditu boluntarioak bidaltzen Indiako proiektuetara, horretarako langile profesionalak eta tokiko boluntarioak baititu. Horri esker, errazagoa da tokiko inplikazioa lortzea eta kultura eta tradizioarekiko ezagutza eta errespetua ahalbidetzea.

Mundua alda dezakegu

Lagundu gaitzazu

Hemen lagundu dezakezun jarduerak agertzen dira.

Taldeak ditugu Gipuzkoan eta Bartzelonan.

Animatu!

Izena emateko inprimakia