Begirada Kontzienteak Erakusketa
Begirada Kontzienteak

Fernando Moleres, Sergi Cámara eta Nora Arroita Gómez argazkilarien argazki erakusketa hau 2014ko apirilak 1ean estreinatu zen Donostiako Giza Eskubideen Jaialdian. Bertan izan zen Fernando Moleres, hainbat bisita gidatzeko.
Ordu ezkero, erakusketa Gipuzkoako hainbat herritan izan da. Kolektibo, erakunde eta tokiko mugimendu sozialekin batera, hainbat ekintza osagarri egin dira erakusketak lantzen dituen gaien inguruan: zine forumak, hitzaldiak, bisita gidatuak eta abar.
Erakusketak hainbat elementu, material eta ariketak ditu erakusten dena hobe ulertzeko eta bereganatzeko. Horrez gain, gida didaktiko bat ere badu, Calcuta Ondoanen babesarekin edo gabe erabil daitekeena. Eska ezazu!
Erakusketari buruz
Erakusketaren helburua globalizazio eta sistema neoliberal-patrialkalaren ondorio kaltegarrien inguruko hausnarketa kritikoa sustatzea da, Giza Garapen Jasangarriaren kontzeptuan oinarrituta.
Erakusketaren bidez, herrialde aberastuen ERANTZUNKIDETASUNA islatzen da herrialde pobretuen bidegabekeria eta bereizketa errealitateen aurrean. Hau da, “zer egin dugu iparraldean hegoaldeko bidegabekeria edo/eta bereizketa egoerak sustatzeko edo saihesteko?”. Horretarako, Fernando Moleres eta Sergi Cámara argazkilarien argazkiak izango ditugu. Horien bitartez, gai izango gara munduan dauden bidegabekeria egoerak ezagutzeko. Gainera, Nora Arroita Gómezen argazkiak ere izango ditugu ikusgai. Begirada Kontzienteak lehiaketaren irabazleak bidegabekeria egoerak nola saihesten edo sustatzen ditugun erakusten digu.
Argazkiak
Ideia horretatik abiatuta, 4 argazkiko 6 serie aurkezten dira gaiak lantzeko. Era berean, bideoak eta dokumentalak daude gai bakoitzarekin erlazionatuta:
1. ZABOR ELEKTRONIKOA
This is custom heading element
Argazkiak: F. Moleres. Accra, Ghana.
N. Arroitaren argazki “paraleloa”.
“Bota eta erosi”
Gomendatutako Bideoak
Obsoleszentzia programatuta dokumentala: “Comprar, tirar, comprar”
Zabor elektronikoa dokumentala: “Tragedia electrónica”
Lan baldintza duinetan lortutako mineraletatik egindako sakeleko telefonoak : “Lo que tu móvil esconde”
F. Moleresen bideoa Ghana eta Pakistaneko zabortegietan.
2. GOSEA ETA ELIKADURA BURUJABETZA
This is custom heading element
F. Moleresen argazkiak
N. Arroitaren argazki “paraleloa”.
“Hiriko baserria”
Gomendatutako Bideoak
Susmopeko elikagaiak: “Soberania alimentaria como derecho”
Kontsumo arduratsua: “AntiguOtarrak kontsumo taldea”
3. GLOBALIZAZIOA, DESLOKALIZAZIOA
This is custom heading element
F. Moleresen argazkiak
N. Arroitaren argazki “paraleloa”.
“Made in Bangladesh”
Gomendatutako Bideoak
Bangladesh-eko ehungintza munduan lan egiten duen emakume baten batazbesteko soldata 38€-koa da. Era berea, 38 taila da enpresa handiek egiten dituzten eskaintzetan, taila gustukoena: “Cortometraje 38”
Donostiako Kontsumo Arduratsu eta Kontziente Sarea: “Saretuz”
Kontsumo arduratsua: “¿Qué es el consumo responsable?”
4. GENERO BEREIZKETA
This is custom heading element
F. Moleresen argazkiak
N. Arroitaren argazki “paraleloa”.
“Futbolarekiko pasioa”
Gomendatutako Bideoak
Emakumeak eta altermundismoa: “Invisibles, igualdad de género”
Lan kontziliazioa eta familia kontziliazioa: “El milagro de la conciliación”
Feminstak martxan indarkeria matxisten aurka: “Martxan/ En movimiento”
5. HAURREN LAN-ESPLOTAZIOA
This is custom heading element
F. Moleresen argazkiak
N. Arroitaren argazki “paraleloa”.
“Exekutibo txikiak”
Gomendatutako Bideoak
Haur-esplotazioa: “Una lacra por erradicar”
6. MIGRAZIO-FLUXUAK
This is custom heading element
F. Moleresen argazkiak
N. Arroitaren argazki “paraleloa”.
“Beste mundu bat posible da?”
Gomendatutako Bideoak
2008ko Krisi-ekonomikoa dela eta euren herrialdeak utzi behar utzi eta emigratu behar izan zuten pertsonei eskainitako bideoa: “La Sopresa”
Europar Batasunaren Errefuxiatuen enkante: “¿Quién da menos?”
Igandeko bazkari berezi eta ezberdin bat: “Bizilagunak”
Argazki Lehiaketa
2013an, lehiaketa bat sortu zen serie bakoitzeko argazki bat gehitzeko Argazkiok iparraldeko pertsonen edo aberastuen ardura erakutsi behar zuten F. Moleres eta S. Cámarak hegoaldeko pertsonak nola aurkeztu zituzten ikusita (hau da, herrialde “garatuetan” bizi garen pertsonak).
Nora Arroita Gómez izan zen lehiaketaren irabazlea, eta erakusketan bere argazkiak ere agertzen dira.
This is custom heading element
FERNANDO MOLERESek eta SERGI CÁMARA-k utzitako argazkiak
- Serie bakoitzeko 4 argazki (Desloklizazioak 5 ditu). Guztira 25 argazki 100cm (zabalera) x 70cm (altuera)
- 24 azpifoto (testuak) 21cm x 13cm
- 6 Azalpen panel, 1 serie bakoitzeko. 70cm x 50cm.
2013- ko “Begirada Kontzienteak” lehiaketatik ateratako aragazkiak
Argazki “laguntzaileak edo paraleloak” deitu diegu. F.MOLERES eta Sergi CAMARAREN argazki-serieen errealitate paraleloa edo kontrajarria islatzen duten argazkiak dira. Hauek dira serie bakoitzean erakutsitako errealitateen gainean dugun erantzukizuna erakusten duten argazkiak. Serie bakoitzeko bat dago. Lehiaketaren irabazlea Nora Arroita Gómez izan zen.
- 70 zm x 50 zm-ko 6 argazki
- 21 czmx 13 zm-ko 6 argazki
Sarrerako 2 panel. bakitza 70zm x 100zm tamainan:
- Fernando Moleres, Sergi Cámara, Nora Arroita eta Calcuta Ondoan ONGD-GGKE-en aurkezpena
- Erakusketaren kartel orokorra
ERAKUSKETAK ESKATZEN DITUEN METRO LINEAL MINIMOAK
34,8m lineal soilik deskribatutako materialekin. 30cm-tako espazioa utziz materialen artean: 46m líneal (erakusketa egokitu daiteke, materialak e.a kenduz)
Erakusketa osoa edo zatika eskatu daiteke
Gurekin harremanetan ipini erakusketa zurera eraman nahi naduzu!