Saritik Haratago

Saritik Haratago

Indiar emakumeek ekitatea helburu

Erakusketak Indiako emakumeen errealitatea erakusten du, eta egiten duten esfortzua nabarmentzen du bizi dituzten ezberdintasun, ekitate gabeko eta injustizia duten egoeretatik ateratzeko.

Gipuzkoako GGKEari esker, Indiako milaka emakumek emakumeak ahalduntzeko proiektuetan hartu dute parte 2003tik. Proiektuen asmoa emakume horiei laguntzea da haien independentzia, partaidetza, erabaki hartze eta autoestimurako bidean.

Hainbat ikerketen arabera, emakumearen autonomia da garapenerako tresna eraginkorrena. Jarduketa-ildo hau da errentagarritasuna ekonomikoa handitzeko edo tasa ezberdinak murrizteko gaiena: pobrezia, haurtzaroko heriotza-tasa, amatasunetik eratorritako heriotza-tasa… Beste politikek ez dute honek bezainbeste indar nutrizioa hobetzeko edo osasuna sustatzeko, GIB/IHESaren prebentzioa barne. Horrez gain, ez dago datozen belaunaldien hezkuntza aukerak hobetzeko hainbeste aukera dituen politikarik.

Erakusketaren helburua emakume eta nesken aurkako ekitate gabeko egoera unibertsalaren inguruan hausnartzea da. 30 argazki eta 12 taulaz osatua, bizitza justu eta duin baten inguruan hausnartzeko gonbita egiten du, bai emakume eta gizonentzat, munduko leku guztietan.

Indian, munduko beste herrialdeetan gutxi gorabehera gertatu bezala, emakumeek diskriminazioa pairatzen dute emakume izateagatik. Ekitate gabeko egoera bidegabeko honek sekulako ondorio sozioekonomikoak ditu, pobrezia betikotzen du eta herrialdeko giza garapena eta ekonomikoa oztopatzen du.

Munduan pobreenak diren pertsonak 1000 milioi inguru dira, eta horien hiru bosten (600 milioi) emakume eta neskak dira. Gainera, emakumeen sektore batzuk bereziki ahulak dira: nekazariak, jatorrizko herrietako emakumeak, sektore informalean lan egiten duten emakumeak, migratzaileak, desgaituak eta adinekoak.

Emakume izateaz gain, gainera, haien jatorri etnikoa kontuan hartzen bada, nabarmena da diskriminazioak duen efektu bikoitza; generoarengatik, eta arrazakeria eta intolerantziarengatik. Bi faktore horiez gain, Indiako emakume eta nesken egoera horri kasta eta adin araberako diskriminazioa ere gehitu behar zaio. Ondorioz, kasta baxuko eta jatorrizko herrietako Indiako emakume eta neskatoek diskriminazio laukoitza bizi dute: emakumeak, pobreak, kasta baxukoak eta gazteenek are gehiago pairatuko dituzte aurreko hiruak.

Hainbat estatistikek erakusten dute Indiako neska eta emakumeek pairatzen duten diskriminazioa: abortu selektiboa (914 neska daude 1000 mutileko), amen heriotza-tasa altua (450 emakume 100.000 emakumeko; Europako batezbestekoa 100.000/4 da) eta dotetik eratorritako heriotzak, hots, Dowry Deaths.

Datu horiek nabarmentzen dute berdintasunaren alde eta genero-indarkeriaren aurka lan egiteko beharra.

Erakusketaren ezaugarriak

Markoa duten argazkiak

  • 50 cm x 40 cm-ko 30 argazki
  • 21 cm x 6 cm-ko 30 argazki

Egokitutako taulak adin txikiko (komikien bidez) eta helduentzat

Berezko oinarria duten 12 taula (0,50 cm x 2 m)

ERAKUSKETA JARTZEKO METRO LINEALAK:

Argazkiak soilik: 29,5 m lineal

Taulak jarri nahi badira, 11-12 m lineal gehiago beharko lirateke.

Erakusketa espazio ezberdinetara egokitu daiteke, argazkiak aukeratu daitezkeelako. Gainera, lekurik ez izatekotan, ez da sorta guztia jarri behar.

Erakusketa zure zentro edo herrian nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan!