Berdintzen Gaituena

"Berdintzen Gaituena" programa

Norentzat: 6-12 urtekoentzat.
Landuko diren gaiak: Nortasuna, solidaritatea eta kultura-artekotasuna lantzeko tailerrak.

“Berdintzen Gaituena” programa gelan erabiltzeko proposamena da nortasuna, solidaritatea eta kultura-artekotasuna, ematea, eskubideak eta ardurak bezalako kontzeptuak lantzeko ikuspuntu filosofikotik abiatuta. Helburua nortasunen arteko elkarretaratzea bideratzea da, “berdintzen gaituena” zer den jakiteko ezagutza, emozioa eta inplikazioa erabilita.

Erabilitako material didaktikoa “Nortasunen elkarbidea”  liburua da, eta hemendik bertatik deskarga dezakezu.

Horrez gain, DVD bat dago eskuragarri ariketa fitxekin eta “Berdintzen Gaituena”  bideoarekin. Bideoa eskuragarri dago hemen.

DVDa sortzeko, Indiara joan ginen neskato gipuzkoar batekin, Kira, bere begien bidez India eta Gipuzkoako haurrak “berdintzen dituena” zer den ezagutzeko. Kiraren ikaskideei Indiako haurrei buruz zer jakin nahi zuten galdetu genien aldez aurretik.

Honela, galdera zerrenda bat sortu zen, esaterako:

  • Zein da zuen jaki gogokoena?
  • Nolakoak dira zuen jostailuak?
  • Nolakoak dira zuen litxarreriak?
  • Nolakoak dira zuen familiak?

Galdera horien bidez, Kira gauza gehiagok berdintzen gaituztela konturatu zen banandu baino: irudia zaintzea, gozoak eta litxarreriak, jakin mina, jolasteko nahia, lan duin baterako eskubidea… bezalakoek berdintzen gaituzte.

Ezagutza berria kontutan izanda, material ezberdinak ekarri genituen Indiatik Gipuzkoako haurrek ezagutu zitzaten, eta, bide batez, haien kezkak argitu zitzaten. Tailerrean, ikasleek materialak ezagutu, ukitu, usaindu… zituzten: aldizkariak, hindiz idatzitako ipuinak, espeziak, koaderno gisa erabilitako arbelak, Indiako haurrek erabiltzen dituzten jostailuak…

Proposatutako material didaktikoa irakasleekin zuzenean erabiltzeko edo, nahi izatekotan, Calcuta Ondoaneko langileek zentro formal eta ez-formaletan egiten dituzten bisitetan material gehigarri gisa erabiltzeko zuzenduta dago.

Jarduera hau zure zentro edo herrian burutzea nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan!

Proiektuaren argazkiak