Begirada Kontzienteak Tailerrak

"Begirada Kontzienteak" Tailerra

Norentzat: 15 urtetik gorakoentzat, baina nerabeentzat bereziki.

“Munduko Ipar-Hego harreman ezberdinen aurrean, jarduera arduratsuak sortzen genero ikuspuntutik abiatuta”.

Landu beharreko Gaia

Munduko Ipar-Hego pertsonen gaineko kontsumismoa lantzeko tailerrak, emakumeekiko diskriminazioari lotuta.

Helburuak

Beharrezko elementu eta tresnak eskaintzea begirada kontziente eta jarrera kritikoa sortzeko genero harreman eta sistema kontsumistak sortzen duten eraginari dagokionez.

Pertsonak eta bizitza erdigune duten sistemarekiko dauden alternatibak jakinaraztea, tokikoak edo nazioartekoak.

Denbora banaketa

Hezitzaile bat edo bi eskoletara bertaratuko da gazteekin zuzenean saioak egiteko. Lan hori egunetan banatuko da eta saio bakoitzak 2 orduko iraupena izango du gutxi gorabehera.

Irakasleek nahi izatekotan, lana jarraituko daiteke hezitzaileek emandako material gehigarrian egindako proposamenen bidez. Gainera, irakasleekin hezkidetza proiektua egiteko aukera ere badago.
Si el profesorado estuviera interesado, podría continuar con el trabajo siguiendo las propuestas del material complementario que lxs educadorxs dejarán en el aula. Además, cabe la posibilidad de realizar un proceso de coeducativo con el profesorado.

Prozesu hezkidetzailea Ikastetxeetan, hezkuntza zentroetan

Egokitutako esku-hartze hezkidetzailea.

Zentro bakoitzera egokitutako hezkidetza esku-hartzeak garatzen ditugu. Horretarako, hezkuntza zentroa nola dagoen aztertu eta modu parte-hartzailean hezkuntza komunitate osoarekin (irakasleak, ikasleak, gurasoak, beste langileak…) adosten dugu zentroan aldaketa hezkidetzaileak nola martxan jarri.

Lan hau egiteko, galdetegi bereziak sortu ditugu. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak EAEko hezkuntza- sistemarako atera zuen “II. Hezkidetza Plana, berdintasunaren eta tratu onaren bidean (2019-2023)” plana-ri egokituak daude.

Hemen aztertu ditzakezu galdetegiak:

Hezkuntza zentro|ikastetxe hezkidetzaileari buruzko Galdetegia

Galdetegi hauekin  hezkidetzaren  inguruan duzuen iritzia jaso eta estereotipo sexista gabeko hezkuntza, ikastetxearen kulturan nola barneratzen den ezagutu nahi dugu. Ikastetxeko beste eragile batzuek ere beteko dute galdetegi hau, helburua, hezkuntza komunitatearen “hezkidetzaren argazkia” eskuratzea baita. Izan ere, hezkuntza zentroak, berez, ezin dio erronka eta jendarte-arazo guztiei berak bakarrik aurre egin. Denon erantzukizuna da zentroak elkarbizitza positiboa sustatu eta ikasleak balio etiko eta sozial sendoetan hezteko jarduerak adostu eta garatzea.

Galdetegi honek, “EAEko hezkuntza- sistemarako II. Hezkidetza Plana, berdintasunaren eta tratu onaren bidean (2019-2023)” plana oinarri du. Bertan zehazten dira ikastetxeak berdintasunerako ikastetxea bermatzeko jarraitu beharreko printzipioak.

Galderetan ziurasko zailak izan daitezkeen kontzeptuak egongo dira  (negritaz markatu ditugu). Horregatik, zalantzak argitzeko, jar ezazue kurtsorea hitzaren gainean hitz horien definizio bat jasotzeko.

15-20 minutu dituzue galdetegi hau betetzeko.

Mila esker!

This is custom heading element

Programan hobekuntzak sartzeko eta lankidetzan aritzen garen pertsonekin izan dituen eraginak ezagutzeko, PRE-esku hartze galdetegia eta POST esku-hartzeko beste galdetegi bat osatzea eskatzen diegu.

Metodologia

Metodologia parte-hartzaile eta elkarrizketatzaile batetik abiatuta, bakarka eta taldeka pentsatzera eta hausnartzera animatzen dugu programaren inguruan. Programak 4 atal ditu:

Autokontzientziaren analisia gizartearen presio, estereotipo eta dependentziaren inguruan, galdera hau abiapuntu izanda: Zer nahi duzu? Zure desirak zureak dira edo induzituak dira (publizitatearen analisia, eredu gisa ditugun analisia, hezkuntza formal eta informalaren analisia eta abar.)

Generoan errotutako diskriminazioa, kausak eta ondorioak, eragin diferentziala eta abar. Genero-presioen inguruko analisi eta eztabaida, bi-ikus entzunezko eta rol-playingekin batera.

Kontsumoa, alderdi onak eta txarrak. Kontsumo-gizartearen behar eta efektuen arteko ezberdintasunak (herrialde produzitzaileen esklabotza, esaterako, emakumeena gehien bat eta abar.)

Aurre egiteko estrategia pertsonalak eta taldekoak:

Zer egin behar dut desira hori lortzeko.

Zer egin dezaket (banaka edo taldeka) gustuko ez ditudan egoerak aldatzeko; bidegabekeriak aldatzeko, alegia.

Aipatutako guztia zapalduen antzerkiaren bidez ere lantzen da, AntzerkiZ taldearen laguntzari esker.

Tailer hauek Ikertze eta Calcuta Ondoan arteko sorkuntza lankidetza da.

Ekintza hau zure herria egitea nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan!