La Bolsa o La Vida. Beste ekonomia bat martxan

Loading Events
  • This event has passed.

La Bolsa o La Vida. Beste ekonomia bat martxan

0 Comment
631 Views

#BizitzarenSareaDefendatu

Aurrean ditugun Aldaketa Klimatikoaren erronkei aurre egiten dieten aukeren inguruko hausnarketan jarraituko dugu, 2017ko ikastaroaren hariari jarraituz. Aurtengo erdigunea ekoizte eta kontsumitzeko sistemak izango da.

Munduko zorigaitz guztiak konpontzeko formula magikoa inposatzen duen sistema batean bizi gara: gehiago ekoiztu eta kontsumitu, “gehiago beti hobea dela “ onartuz. “Ganga” hoberena bilatuz, lurraren baliabideak mugatuak direla kontuan hartu gabe eta honek guztiak gizaki eta naturarengan, eta bereziki ekoizle eta emakumeengan duen eragin kaltegarria kontuan hartu gabe.

Komunitateak mantentzeko funtsezkoak diren lurra, ura, zaintzak … “garapenaren” izenean komertzializatu eta esplotatuak dira. Herri-ondasunak indarrez bahitzen zaizkio herritarrei merkatuaren mesedetan. Guztia saldu, erosi edo bortxatu daiteke.

Baina gizadiarentzako erabakigarria den une honetan, gizartearen eta hiritartasun globalaren oinarrizko elementuak berriro zehazteko aukera dugu, bizitza (gizatiarra edo ez) erdian ipiniz. Alternatiba asko daude martxan, baina aldaketa erradikala (jatorrian zuen bere esanahiari men eginez: errotiko aldaketa) eskatzen dute: #BizitzarenSareaDefendatu #AldaketaKlimatikoa gelditzeko.

Jardunaldi hauek proposatzen ditugu partekatu, hitz egin, ezagutu eta modu parte-hartzailean alternatibak eraikitzeko. Jar gaitezen martxan.

Helburuak

    • Gure sistema sozioekonomiko, politiko eta kulturalaren eta Aldaketa Klimatikoaren arteko loturak aztertzea, agerian ipintzea eta salatzea.
    • Natura menderatzearen eta emakumeak menderatzearen artean zer erro eta arrazoi komun dauden ikustaraztea.
    • Planetaren mugekin, bizitza eta pertsonekin arduratsuak diren ekoizpen eta kontsumo ereduak ezagutzea eta balioa ematea.
    • Bidezkoa eta duina den gizarte baterantz igarotzea, bizitza eredu iraunkor eta ekitatiboak oinarri hartuta.

Norentzat

Nahiz eta UPV/EHU-n egiten den, ez dago bereziki ikasleei zuzenduta. Parte hartu nahi duen edozein etorri daiteke.

Metodologia

Aurkezpenak, dinamikak, talde-lanak, mahai inguruak, zapalduon antzerkia, sormen bateratua eta abar. Hau guztia, AntzerkiZ zapalduen antzerki taldearekin dugun elkarnari esker. Ikusi programa zehatzago.

3 saiok egitura hori jarraituko dute, eta ordutegia 17:00-19:30 izango da (2,5 h).

Beste 3 saioetan tailer praktikoak garatuko dira, eta landuko den gaia kurtsoetan landutakoa “gure egunerokotasunera nola eraman” izango da. Ordutegia, berriz, 16:30-20:00 izango da, hau da, 3,5 h.

Datak

Urria 1, 2, 3, 8, 9, 10 (Astelehena-asteartea-asteazkena)

Ordutegia

      • 3 jardunaldi 17:00etatik 19:30era
      • 3 jardunaldi 16:30etik 20:00etara (tailer praktikoak).

PROGRAMA

1. ATALA

TAILER PRAKTIKOA: NAZIOARTEKO MERKATARITZA-HITZARMENAK. Merkatuak demokraziaren aurretik.

Ikastaroaren hasiera. UPV/EHUko, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Calcuta Ondoaneko ordezkariekin.

Urriak  1
Astelehena. 16:30-20:00 Elebiduna

Hizlaria: Gorka Martija, OMAL

2. ATALA

ERAGILE BERRIAK. EKONOMIA EKOSOZIALA

Urriak 2.
Asteartea . 17:00-19:30   Gaztelania

Hizlaria: Nacho García Pedraza, Garua (Tangente Kooperatiba).

Gonbidatuak: STC eta Meikinn. Mondragon Unibertsitatea

3. ATALA

TAILER PRAKTIKOA: GERRA ETA INDARKERIAREN NEGOZIOAREN AURKA BORROKATZEN

Urriak 3.
Asteazkena. 16:30-20:00  Gaztelania

Hizlaria: Nerea Ramírez Piris, Cyclos (Cooperativa Tangente).

4. ATALA

KAPITALISMOA ETA ANTOLATUTAKO BESTE DELINKUENTZIA MODUAK

Urriak  8.
Astelehena 17:00-19:30 Gaztelania

Hizlaria: Yayo Herrero (Antropologa, gizarte hezitzaile eta nekazaritzako ingeniaria. FUHEMeko zuzendaria).

5. ATALA

TAILER PRAKTIKOA: EKIN ERALDATZEKO

Urriak 9.
Asteartea- Martes 16:30-20:00. Elebidun- Bilingüe.

6. ATALA

B PLAN-a: BIZITZAREN MESEDERA DAGOEN EKONOMIA

Antonio Beristain Aretoan. Carlos Santamaria Zentroa, EHU

Urriak 10 Octubre

Asteazkena – Milercoles 17:00-19:30

Hizlaria/ Ponente: Corinne Kumar. Vimochana Forum for Women´s Right´s, India

“BEGIRADA KONTZIENTEAK” ERAKUSKETA. 7 ordu

“Begirada Kontzienteak” proiektu fotografikoa + jarduera osagarriak

Datak: Azaroak 17 – Abenduak 13. Carlos Santamaría Zentroa,  UPV/EHU.

Azaroak 19 17:00-18:00: Inaugurazioa + bisita gidatua

Hitzartutako bisita gidatuak.

      • Sakatu HEMEN diptikoa deskargatzeko.
      • SakatuHEMEN Prentsa-oharra deskargatzeko.

Baliozkotzea

Hautazko eta aukera askeko kredituekin baliozkotu daiteke jardunaldia gutxienez saioen % 80ra etorri eta “Begirada Kontzienteak” erakusketan parte hartzen duten ikasleentzat. Kontsulta gaitzazu.

PREZIOA ETA IZEN-EMATEA

Eskatzen dizkizugun datuak barne erabilerarako dira. Horiei esker, urtero burutzen ditugun ikastaro eta jardunaldiak hobe ditzakegu.

Edonola, zure sarbide, zuzentze, uzte eta aurkaratze eskubideak erabil ditzakezu e-mail honetara idatziz: hezkuntza@calcutaondoan.org

Zenbatekoa

Bi epe garrantzitsu daude:

      • Irailaren 24ra arte: 12 €.
      • Irailaren 24tik 28ra: 20 €.
      • Ikasle eta langabetuentzat: 12 €.

Ordainketa ziurtatzen dugunean, izen-ematea onartuko da eta zure lekua baieztatuko dizugu.

ZALANTZAK:

Harremanetarako pertsona: Edurne Gallo Santamaría.
Tel. 943 431 849 | hezkuntza@calcutaondoan.org

Ordainketa

Ordaintzeko bi modu daude:

1.- Paypal

Ordainketa egiterakoan,, kontzeptua honela adierazi: “Izen-abizenak_Curso2018”

2.- Calcuta Ondoaneko kontuan dirua sartzea

Sartu dagokion kopurua KUTXA kontuan

ES 80 2095 5008 22 1062572119

Kontzeptuan, honela idatzi: “Izen-abizenak_Curso2018”

Details

Start:
1 urria, 2018 @ 10:30
End:
10 urria, 2018 @ 22:00
Event Category:

Venue

UPV-EHU Zuzenbideko fakultatea
Manuel Lardizabal Ibilbidea, 2
Donostia, Gipuzkoa 20018
+ Google Map