Manos entrelazadas de 4 personas para la sección de proyectos de educación de Calcuta Ondoan
Imagen de manos entrelazadas para la sección de proyectos de Calcuta Ondoan

Sentsibilizazio eta Hezkuntza Proiektuak

“Batzen gaituena” programa

Norentzat: 6 eta 12 urte bitarteko adingabeak
Lantzeko gaia: Identitatea, elkartasuna eta kulturartekotasuna lantzeko tailerrak

calcuta-ondoan-proyectos-que-nos-une-intro

“Lo que nos une” programa ikasgeletan hausnarketa filosofikotik lan egiteko proposamen sinple bat da, identitate, elkartasun, kulturartekotasun, emate, eskubide eta erantzukizun kontzeptuei buruzko elkarrizketa sortzeko. Identitateen arteko topaketa izan nahi du, elkarrizketa sustatuz “batzen gaituena” deskubritzeko, ezagutzatik, emoziotik eta inplikaziotik abiatuta.

Materiala “Identitateen topaketa” material didaktikoak osatzen du, eta hemen alboan ikusi eta deskarga dezakezu.

Bertan, fitxa praktikoak dituen DVD bat eta “Batzen gaituena” bideoa aurkituko dituzu; bideoa hemen ere ikus dezakezu.

DVDa egiteko Indiara joan ginen Kira izeneko neska gipuzkoar batekin, bere begien bitartez Indiako eta Gipuzkoako haurren artean “lotzen gaituena” deskubritzeko. Aurretik, Kiraren ikaskideei galdetu genien zer jakin nahi zuten Indiako haurrei buruz.

Niños indios mirando fotos sobre una mesa.

Horrela, galdera-sorta bat prestatu zen, non, adibidez, honako hauek galdetzen ziren:

Zein da zuen janaririk gogokoena?
Nolakoak dira zuen jostailuak?
Nolakoak dira zuen gozokiak?
Nolakoak dira zuen familiak?

Galdera horiekin, Kirak deskubritu zuen gehiago direla lotzen gaituzten gauzak urruntzen gaituztenak baino… lotzen gaituzte gure irudia zaintzeko gogoak, gozoetarako eta gozokietarako zaletasunak, jakin-minak, jolasteko gogoak, lan duinerako eskubideak…

Profesora y alumnos y alumnas revisando material docente para la sección de proyectos

Ezagutza berri horiek guztiak kontuan hartuta, Indiatik hainbat material ekarri genituen Gipuzkoako adingabeek bertatik bertara ezagutu ditzaten eta, horrela, beren kezkei erantzun diezaieten. Hala, tailerrean zehar, ikasleak hainbat material ezagutzen, ukitzen eta usaintzen joango dira: egunkariak, hindiz idatzitako ipuinak, espeziak, koaderno gisa erabiltzen dituzten arbeleak, Indiako haurrek erabiltzen dituzten jostailuak…

Proposatzen dizuegun material didaktikoa irakasleek zuzenean erabiltzeko pentsatuta dago, edota Calcuta Ondoan-eko langileek zuen hezkuntza-zentro formalera edo informalera egin dezaketen bisita aberasgarriaren osagarri gisa, hala nahi izanez gero.

Jarduera hau zure zentroan edo udalerrian egitea nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin!

Azken proiektuak

Ahots Txikiak, Aldaketa Handiak

Ahots txikiak, aldaketa handiak hezkuntza-programa bat da, gutxienez ordu eta erdiko tailer dinamikoen bidez gauzatzen dena, hainbat gunetan…

Informazio + about Ahots Txikiak, Aldaketa Handiak

Begirada Kontzienteak erakusketa

Fernando Moleres, Sergi Cámara eta Nora Arroita Gómezen argazki-erakusketa hau 2014ko apirilaren 1ean estreinatu zen…

Informazio + about Begirada Kontzienteak erakusketa

Sariaz Harantzago erakusketa

Emakume Indiarrak Ekitaterantz Bidean.
Erakusketak emakume indiarren errealitatea erakusten du…

Informazio + about Sariaz Harantzago erakusketa

Azken proiektuak