
Nor gara Calcuta Ondoan
Calcuta Ondoan GGKE 1999an jaiotako Gipuzkoako irabazteko asmorik gabeko erakunde bat da, onura publikorako aitortua.
Calcuta Ondoan-ek laguntza humanitario eta garapenerako proiektuen alde egiten du lan India, Nepal, Bhutan eta Argentinako pertsona eta taldeen sustapen integralerako, betiere gizaki eta herri moduan duten nortasuna eta erlijioa errespetatuz eta giza eskubideak nahiz genero-berdintasuna bermatuz eta Naturaren Eskubideen alde.
Gainera, gure tokiko eremuan kontzientzia kritikoa eta konpromisoa sortzen dugu bazterketa, injustizia eta hegoaldeko herrialdeen pobretze egoeren zergati, ondorio eta erantzunkidetasunaren inguruan. Halaber, baita naturaren eskubideen urraketak eta horiek gizakiarengan eta gainerako espezieengan dituzten ondorioak ere.
Ikuspegi positibo batetik abiatuta, Calcuta Ondoan-ek solidaritatea, kultur arteko aniztasunaren aberastasuna eta desberdina denarekiko errespetua indartzen du.
Calcuta Ondoan Elkarteen Erregistroan inskribatuta dago AS/G 8501/2000 zenbakiarekin eta IFZa G-20696175 da. Gainera, Euskadiko GGKE-en Koordinakundeko kidea da, eta 2009an Eusko Jaurlaritzak onura publikokoa zela aitortu zuen.
Gure egoitza nagusia Donostian dugu, baina Bartzelonan ere boluntario talde bat dugu.
Hauek dira Calcuta Ondoan eraikitzeko, gida gisa ditugun eta gurekin bat datozen BALOREAK:
- Solidaritatea: Guretzat solidaritatea pertsonak batuta daudela eta besteei laguntzeko beharra sentiaraztera bultzatzen dituen sentimendua eta balorea da.
- Gardentasuna: Gure baliabideak era eraginkor eta gardenean kudeatzen ditugu. Gure kontuak sortzen eta argitaratzen ditugu, eta gure ekintzez aldizka informatzen dugu. Gainera, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak ezarritako GGKEen Portaera Kodea betetzeko konpromisoa dugu.
- Koherentzia: Gure baliabideak modu arduratsuan erabiltzen ditugu, eta koherenteak gara jardueretako gure eginkizunarekin.
- Genero-ekitatea: Genero-ekitatearen alde egiten dugu lan, bai gure jardueretan baita barne-kudeaketa mailan ere.
- Lankidetza: Lankidetzaren aldeko apustua egiten dugu, eta ez lehiakortasunaren alde. Elkarren arteko errespetu eta konfiantzan oinarritutako harreman zuzen eta etengabekoak ditugu iparralde eta hegoaldeko erakundeekin; asmoa sinergiak bilatzea, baliabideak elkarbanatzea eta elkarrekin bidea egitea da.
- Partaidetza: Gure sozietate-oinarria, boluntariotza eta langileak motibatzen ditugu taldean lan egitera, partaidetza sentimendua sortzeko.
- Gertutasuna: Beste guztienganako balore transbertsal gisa ulertzen dugu, sortutako harremanak modu erraz eta gertukoan bizitzeko.
- Erantzunkidetasuna: Jakin badakigu gure mundua globalizatu, interdependente eta ezberdintasunez betea dela, eta gure jardueren erantzunkidetasunaz kontziente izatean, arazoaren parte baino konponbidearen parte gara eta mundu hobea lortzen laguntzen dugu.
- Ingurumenarekin konpromisoa: Gizakia naturaren parte da, eta, ondorioz, naturarekiko dependentzia du. Ondorioz, naturarekiko dugun harremana errespetuan oinarritu behar da; naturaren eskubideak errespetatzean giza eskubideak ere errespetatzen ditugu.
Aliantzak eta Sareak
Beste erakunde batzuekin sinergian eta koordinatuta lan egiteak aukera ematen digu batera elkarbanatzeko, ikasteko eta hazteko…
Jakin badakigu akzioak batzean indartu egiten direla eta eragin handiagoa dutela. Honela, pertsona gehiagorengana iristen dira eta dugun helburuari hobe laguntzen diote: elkarrekin bizitzeko mundu hobe bat.
Sareetako parte-hartzea eta eragile ezberdinekin elkarlana:

Tokiko eremuan
- Euskadiko GGKEen Koordinatzailea
- Zarauzko Solidaritate Koordinadora
- India-Euskal Herria Foroa
- Saretuz. Donostia Kontsumo Kontziente eta Arduratsuaren Sarea. Sareko aurkezpen bideoa hemen eskuratu
- Unibertsitate Kritikoa Sarea (UPV/EHU. Donostiako Campusa)
Indian
- Vishwas. Madhya Pradesh estatua
- Udayani Social Action Forum. Mendebaldeko Bengala estatua
- Swayam. Mendebaldeko Bengala estatua
- Navdanya. Hainbat estatu
Bhutanen
- Gross National Happiness Center (GNH Center Bhutan)
- Lhak-Sam, Bhutan network of people living with HIV