
Vandana Shiva “Eko apartheid-etik Lurraren demokraziara”
Maiatzaren 27a
Astelehenean, maiatzaren 27an, 18:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroko auditorioan, Donostian, Vandana Shiva aktibista indiarrak hitzaldi bat emango du, honako izenburu honekin: Ekologiko apartheid-etik Lurraren demokraziara.
Vandana Shiva (1952, India) Zientzia Fisikoetan doktorea da. Ekologista, feminista eta zientziaren filosofo ospetsuenetako bat da. Neoliberalismoaren aurkako borrokan inplikatuta dago eta herrien eskubideen defendatzailea da, emakumeekiko eta Lurrarekiko baldintzarik gabeko konpromisoa du. Filosofoaren ustez, Lurra gizabanakoaren parte da, eta sentimendu horri leial, klima-aldaketarekin, desberdintasunarekin, injustiziarekin, gerrekin eta gosearekin amaituko duen eraldaketa bat aldarrikatzen du.
- Hizkuntza: Ingelesa (aldibereko itzulpena euskarara eta gaztelaniara).
- Sarrera librea da, aforoa bete arte.
- Esteka honen bidez streaming bidez emango da.
+ informazioa: hezkuntza@calcutaondoan.org
Azken sarrerak
Ekofeminismoa eta emakumeen, naturaren eta etorkizunaren dekolonizazioa
Martxoaren 10ean, Vandana Shiva Donostiara itzuliko da “Ekofeminismoa eta emakumeen, naturaren eta etorkizunaren deskolonizazioa” hitzaldia emateko.
- « Aurrekoa
- 1
- …
- 3
- 4
- 5

