
Sentsibilizazio eta Hezkuntza Proiektuak
20 urteko lan integrala eta komunitarioa – Kordoba, Argentina
Argazki-erakusketa honek La Morera Fundazioak Argentinako Córdobako eremu kalteberetan egiten duen integrazio komunitarioko lana erakusten du, bereziki Villa El Tropezón, El Sauce eta La Toma auzoetan.
Pobrezia multidimentsionalak eta gizarte-bazterketak markatutako testuinguru horietan, giza duintasunak irtenbide integral, berritzaile eta errealak bultzatzen ditu. Erakusketak arreta jartzen du pertsonen, komunitatearen eta naturaren bizi-baldintzak hobetzea helburu duten eguneroko jardunbideetan.
Ikuspegia integrala da, eta parte-hartzea, eskubideak, aniztasuna eta genero-ikuspegia ditu ardatz. Metodologiak balioa ematen die lurraldeko eta komunitateko esperientziatik sortzen diren jakintzei.
La Morera Fundazioak 20 urte beteko ditu 2026an, eta urteurrena ospatuko du sareak indartuz, Euskal Herriko Calcuta Ondoan GGKEarekin elkarlanean.
Argazki gehienak Matías Sepúlvedak atera ditu, eta ikus-entzunezko proiektua Gonzalo Montielek zuzendu du, La Moreraren sortzaileetako batek.
Argazki markodunak
- 50 cm x 40 cm-ko 25 argazki
Azken proiektuak
“Batzen gaituena” programa
“Batzen gaituena” programa ikasgeletan hausnarketa filosofikotik lan egiteko proposamen sinple bat da, … sortzeko
Natura ere bagara
Proiektu honen bidez beste urrats bat eman nahi dugu klima-krisia eta ingurumen-iraunkortasuneko neurriak lantzeko…
- « Aurrekoa
- 1
- 2

