BERRIAK ETA EKITALDIAK
Calcuta Ondoan

Padua 1

Txotxongiloak eta komunitate istorioak Panduan

Birziklatutako 10 kiloko egunkari-paperekin, Indiako Panduako 8 emakumek eta 13 haurrek tamaina naturaleko 21 txotxongilo sortu zituzten beren komunitateko istorioak kontatzeko.

Hiru egunetan zehar, Yisu Ashram-a paperez, lanean ari ziren eskuez, ideiez eta mugimenduz bete zen. Jardueran St. Xavier’s eskolako haurrek eta Pratyusha Nari Sangathan erakundeko emakumeek parte hartu zuten. Emakumeen SHG taldeek osatutako tokiko erakunde honek Udayani Social Action Forum-ekin eta Calcuta Ondoan-ekin batera egiten du lan komunitatearen garapen prozesuetan.

Tailerra José Antonio Garcíak gidatu zuen, kazetaria eta titiriteroa da, Venezuelan du jatorria, baina egun Madrilen da. Paperformances proiektuaren sortzailea da, eta autofinantzatutako ekimen honen bidez, egunkari-paper birziklatuarekin egindako txotxongilo tailerrak sustatzen ditu, hezkuntzarako, arterako eta sentsibilizazio- sozialerako tresna gisa.

Prozesuan zehar, parte-hartzaileek txotxongiloak eraikitzeko eta manipulatzeko oinarrizko teknikak ikasi zituzten. Baina, batez ere, beren sorkuntzen bidez zer kontatu nahi zuten erabaki zuten.

Modu honetan sortu ziren ingurumenaren babesari, osasunerako sarbideari eta haur ezkontzei lotutako istorioak. Hain juxtu, komunitatearen eguneroko errealitatearekin lotura duten gaiak atera ziren plazara; izan ere, txotxongiloetan adierazteko modu sinple baina indartsua aurkitu zuten.

Laugarren egunean, tailerrari amaiera emateko, azken aurkezpena egin zuten ikasleen, irakasleen eta elkarteko ordezkarien aurrean. Bertan, txotxongiloek bizia hartu zuten, eta ikasitakoa ez ezik, parte-hartzaileen ideiak, kezkak eta begiradak ere erakutsi zituzten.

Calcuta Ondoan-etik eskerrak eman nahi dizkiegu Udayani Social Action Forum, Pratyusha Nari Sangathan, José Antonio García eta Paperformances proiektuari Panduan esperientzia hau posible egiteagatik; arteak berriro ere sortzeko, partekatzeko eta komunitatean istorioak kontatzeko espazio bat ireki duelako.

 

Azken sarrerak

Ekofeminismoa eta emakumeen, naturaren eta etorkizunaren dekolonizazioa

Martxoaren 10ean, Vandana Shiva Donostiara itzuliko da “Ekofeminismoa eta emakumeen, naturaren eta etorkizunaren deskolonizazioa” hitzaldia emateko.

Informazio + about Ekofeminismoa eta emakumeen, naturaren eta etorkizunaren dekolonizazioa

Egin dohaintza bat