
Koronabirusa Indian
Gaur egun, birusaren hedapena Indian ez da gure ingurunean jasaten ari garen zifretara iristen. Zoritxarrez, Indiako gobernuak hartzen ari den neurriak gorabehera, 1.300 milioi biztanle baino gehiago dituen herrialde batean, birusaren ondorioak eta beharrezko konfinamendua dramatikoak izango dira datozen asteetan.
Indiako pertsona zaurgarrienek ez diote birusari bakarrik aurre egin behar, baita goseari ere, biztanleriaren % 70 inguruk egunero lan egin behar baitute egunean gutxienez otordu bat gozatu ahal izateko.
Egin klik hemen Indiako egungo egoerari buruzko informazio gehiago lortzeko.
Indian ere, jendeak etxean geratu behar du. Horregatik sortzen ari dira gure tokiko SISP gizarte-erakundeak Kovalam-en (Kerala) duen ekimena bezalakoak: Food on Wheels, etxeetan babesten diren familia behartsuenei laguntza emateko, horietako asko argindarrik edo janaririk gabe.
Hemen bezala, Indian itxialdia ezarri dute. Ezinezkoa da lanera ateratzea. Familiek gosearen beldur handiagoa dute gaur bihar gaixotasunaren beldur baino.
Maskarak lantegietan ere jarri dituzte eta ospitaleei, poliziari eta familia behartsuenei banatzen ari dira.
Gure jarduera asko atzeratu egin dira, ezin ditugulako bilerak, ikastaroak egin, edo kalera irten ere.
Indoren, Kandhwan eta Jaipurren laguntzen ditugun GIB/HIESaren proiektuak eta Trivandrumeko Osasun Mentaleko Zentroa bezalako osasunarekin lotutako jarduerak martxan jarraitzen dute. Genero-indarkeriaren biktimei laguntzeko proiektuak ere jarraitzen dute, biktimei telefono bidezko laguntza emanez eta Kolarreko Indarkeriaren Biktimen Aterpea haurrak hartzeko berrerabiliz.
Lagundu nahi duzu?
Bildutako diru guztia berehala bidaliko zaio Indiako SISP gure tokiko gizarte-bazkideari eta janaria, xaboia, maskarak, ezinbesteko produktuak erosteko erabiliko da...
FIARE ES38 1550 0001 2100 0071 8122
KUTXABANK ES80 2095 5008 2210 6257 2119
PAYPAL
Calcuta Ondoan ONGD es una Organización Declarada de Utilidad Pública, además reconocida por la Diputación Foral de Gipuzkoa como Organización prioritaria por lo que podrás desgravar hasta un 30% en tu próxima declaración de la renta.
Arratsalde honetan, balkoira txalo egitera irteten zarenean, gogoratu Indian eta beste hainbat garapen bidean dauden herrialdetan dena ematen ari diren osasun-langileak, gizarte-langileak, laguntza-langileak eta boluntarioak ere. Arratsalde honetan, txaloak haientzat ere badira.
Ez ahaztu zure izen-abizenak eta NAN zenbakia sartzea. Zure ekarpenak % 30erainoko zerga-kenketa jasotzeko eskubidea emango dizu hurrengo zerga-aitorpenean.
Azken sarrerak
Hezkidetza eta Pedagogia Feministen Kongresua: Begiradak. Esperientziak. Sareak
Hezkidetza eta Pedagogia Feministen Kongresua topaketa eta eraikuntza kolektiborako espazio bat da, bizitza hezkuntzaren erdigunean jartzeko prozesuan laguntzeko helburua duena.
Calcuta Ondoan-en bulegoaren kokapen berria Donostian
Duela hilabete batzuk jakinarazi genuen bezala, Jauregi Jeneralaren kaleko lokala utzi eta denbora honetan urrunetik lan egin ondoren, behin betiko kokapen berrira joan gara.
Larrialdia Indiako Himalaian
Otsailaren 7an, igandean, Indiako Himalaian, Uttarakhand estatuko Chamoli barrutia hondamendian murgildu zen glaziar bat suntsitu ondoren.
- « Aurrekoa
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- Hurrengoa »





