
HONDAMENDIA NEPALEN: 300 hildakotik gora eta 1.300 pertsona desagertuta, uholde erraldoien eta luizi izugarrien ondorioz
CALCUTA ONDOAN GGKEk, KOPILA NEPAL GKEaren bitartez, larrialdi humanitariorako funtsak biltzeko kanpaina jarri du abian.
Kopila Nepal Gobernuz Kanpoko Erakundeen Federazio Nazionaleko kide da, eta Gobernu Zentralarekin eta Tokiko Gobernuarekin harremanetan dago, inguru horretan premiazko eta beharrezko erantzuna emateko.
Elikagaiak eta materialak premiaz bidali behar dira, hala nola sendagaiak, arropa, kanpin-dendak eta laguntza psikologikoa. Kopila Nepal GKEa aditua da horietan.
Hondamendiaren hasiera honetan, Kopila Nepaleko zuzendaria Tokiko beste GKE batzuetako arduradunekin eta gobernuarekin lanean ari da koordinazio-lanetan, eta oraindik sarbide asko itxita daude. Larrialdi horren ostean, Kopila Nepalek hainbat hilabetez lan egingo du hondamenditik bizirik atera zirenekin.
Ekarpen orok balio du. Gure kontuen bidez lagun dezakezu:
-
- Kutxabank:
ES 80 2095 5008 22 1062572119 - Fiare Banku Etikoa
ES 38 1550 0001 2100 0071 8122
- Kutxabank:
Kontzeptuan, adierazi: "Izen-abizenak eta NAN".
Bizum bidez ere eman dezakezu:
- Ireki Bizum zure mugikorrean.
- Zure bankuaren aplikazioan, hautatu "Dirua bidali GKEei" edo "Dohaintza".
- Sartu gure kodea: 00558
- Sartu nahi duzun kopurua eta berehala jasoko dugu zure dohaintza banku-kargurik gabe zure identifikazio-⚯ NAN-arekin.
Gogorarazi nahi dizugu onura publikokotzat aitortutako erakundea garela, eta, gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiak lehentasunezko erakundetzat jotzen duela; beraz, % 30era arteko desgrabazioa egin dezakezu zure hurrengo errenta-aitorpenean. Horretarako, ez ahaztu mezu elektroniko bat bidaltzea info@calcutaondoan.org helbidera, zure izen-abizenak, NAN/IFZ/AIZ, posta-helbidea, posta-kodea eta herria, zenbatekoa eta dohaintzaren data adierazita.
Azken sarrerak
Koronabirusa Indian
Gaur egun, birusaren hedapena Indian ez da gure ingurunean jasaten ari garen zifretara iristen.
Ekofeminismoa eta emakumeen, naturaren eta etorkizunaren dekolonizazioa
Martxoaren 10ean, Vandana Shiva Donostiara itzuliko da “Ekofeminismoa eta emakumeen, naturaren eta etorkizunaren deskolonizazioa” hitzaldia emateko.
- « Aurrekoa
- 1
- …
- 3
- 4
- 5








