
Hezkidetza eta Pedagogia Feministen Kongresua: Begiradak. Esperientziak. Sareak
Azaroak 3, 4 eta 5
Calcuta Ondoan eta Ikertzek, hainbat ekimenekin batera, hala nola: Arremanitz, Alboan Fundazioa, Berritzegune Nagusia: Bizikidetza eta Hezkidetza, Donostiako Udaleko sailak: Berdintasuna, Lankidetza, Hezkuntza eta Gazteria, HEFA EHU, Eskura, Aieteko Giza Eskubideen Pedagogia Baliabideen Zentroa eta UNESCO Etxea, antolatu dute kongresua.
Hezkidetza eta Pedagogia Feministen Kongresua topaketa eta eraikuntza kolektiborako espazio bat da, bizitza hezkuntzaren erdigunean jartzeko prozesuan laguntzeko helburua duena. Honek pertsona guztien bizitzak barne hartzen ditu, estereotipoak, aurreiritziak eta rol mota guztiak alde batera utzita, eta ikuspegi intersekzional batetik, bereziki ahulenen beharrak eta interesak kontuan hartuta eta proposamen eta mundu-ikuspegi anitzak modu horizontalean baloratuz.
Beraz, desikasteko eta ikasteko espazio bat da, esperientzien, hausnarketen eta galdera berrien truketik, hezkuntza-tresna pertsonal eta kolektiboekin, zaintzatik eta hezkidetzan eta pedagogia feministetan oinarritutako ikusteko eta egiteko moduetatik abiatuta.
Informazio gehiago: hezkuntza.calcutaondoan.org
Azken sarrerak
Calcuta Ondoan-en bulegoaren kokapen berria Donostian
Duela hilabete batzuk jakinarazi genuen bezala, Jauregi Jeneralaren kaleko lokala utzi eta denbora honetan urrunetik lan egin ondoren, behin betiko kokapen berrira joan gara.
Larrialdia Indiako Himalaian
Otsailaren 7an, igandean, Indiako Himalaian, Uttarakhand estatuko Chamoli barrutia hondamendian murgildu zen glaziar bat suntsitu ondoren.
Koronabirusa Indian
Gaur egun, birusaren hedapena Indian ez da gure ingurunean jasaten ari garen zifretara iristen.
- « Aurrekoa
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- Hurrengoa »



