
Satish Kumar: maitasun erradikala, natura eta konpromisoa
Satish Kumarrekin egun batzuk partekatzeko aukera izan dugu Schumacher School-en. Hain Espainiako eskolak Kantabrian antolatutako ikastaro batean parte hartu dugu.
Satish Kumar urte askotatik izan da inspirazio-iturri handia Calcuta Ondoanentzat, bereziki ingurumen-jasangarritasunaren ikuspegitik Naturaren Eskubideen ikuspegira igarotzeko bidean. Resurgence aldizkariko editorea izan da 40 urte baino gehiagoz, jainista monje ohia da, eta hainbat libururen egilea. E. P. Menon bidelagunarekin batera, Indiatik Moskura, Parisera, Londresera eta Washingtonera oinez eta dirurik gabe egindako erromesaldia ere nabarmena da, bakearen eta desarmatze nuklearraren alde.
89 urte dituela, Satish-ek eskuzabaltasunez partekatu zituen bere jakinduria, xumetasuna eta energia ikastaroan berarekin lau egun igaro genituen 30 lagun ingururekin. “Maitasun erradikala” izan zen landu genuen gai nagusietako bat: bakean eta harmonian bizitzen laguntzen digun bizitzeko modu bat, baldintzarik gabe maitatzera eta izaki guztien ongizatearen alde lan egitera gonbidatzen gaituena, gure arteko desberdintasunak gorabehera. Geure buruarekiko, beste pertsonekiko eta planetako izaki eta ekosistema guztiekiko maitasuna erakustearen garrantziaz ere hausnartu genuen, bereziki gatazkek eta krisi ekologikoak markatutako garai hauetan.
Oraindik ez baduzue ezagutzen, bere liburuetako edozein irakurtzea gomendatzen dizuegu. Guk bereziki hauek nabarmenduko genituzke: Lurra, Arima eta Gizartea, Sinpletasun Dotorea eta Maitasun Erradikala. Gainera, Satish-ek Calcuta Ondoanen Behind India dokumentalean ere parte hartu zuen; dokumentala Filminen dago ikusgai.
Argazkiak: Emilia Jaakkola.
Azken sarrerak
La Morera Fundazioko eta Mujeres Activando Coop-eko 2 ordezkariren bisita.
2026ko otsailaren 16tik 20ra, bisita oso berezi bat jasoko dugu GIPUNKORA, Argentinatik, La Morera Fundazioari eta Mujeres Activando koop-i esker.
Vandana Shiva “Eko apartheid-etik Lurraren demokraziara”
Maiatzaren 27an, astelehenean, 18:00etan, EHUko Carlos Santamaría Zentroko auditorioan, Donostian, Vandana Shiva indiar ekintzailetzak hitzaldia emango du.
Ekofeminismoa eta naturaren eskubideak
Maiatzaren 28an, Calcuta Ondoanek egun osoko bizipen-topaketa antolatu du Cristina Enean, Naturaren Eskubideetara bidean eztabaidatu, hausnartu eta aurrera egiteko, ikuspegi ekofeminista batetik.
- « Aurrekoa
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- Hurrengoa »






















