Garapen Lankidetzarako Proiektuak
Agroekologia eta kooperatibismoa ahalduntze pertsonal eta komunitariorako bide gisa
Agroekologia eta kooperatibismoa, norbanakoaren eta komunitatearen ahalduntzerako bide gisa.
LEKUA: El Sauce, El Tropezón eta La Toma. (Kordoba, Argentina)
TOKIKO BAZKIDEA: La Morera Fundazioa
ONURADUN ZUZENAK: 40 familia. (250 pertsona inguru)

Elikagaien ekoizpen agroekologikoa eta hazi bankua, Flor de Laburo emakumeen kooperatibaren bitartez, emakumeen, haurren eta nerabeen ahalduntzerako komunitate-jarduerak indartzeko proiektu integral baten barruan, Kordobako (Argentina) hiru auzo marjinaletan.
La Morera Fundazioak martxan jarritako Flor de Laburo Kooperatibatik, sasoiko landaretxoak, aholkularitza, tresnak eta hornigaiak ematen zaizkie familiei, etxeko baratze agroekologiko txikiak martxan jarri ahal izateko.
Jarduera honek elikadura osasungarriko ohiturak, ingurumenaren zaintza eta parte hartzen duten familien arteko komunitate-loturen birsorkuntza indartzen ditu. Gainera, hazi eta jakintza trukeak egiten dira ekoizpen agroekologikoari eta elikadurari buruz, nolabait elikadura-burujabetza sustatzeko, baratze ekologikoak martxan jarri daitezkeen espazio urriak aprobetxatuz.
Horrez gain, Flor de Laburo Kooperatibak 5.000 m2-ko lursail bat du, non modu ekologikoan lantzen duen.
Lursail horretan, bertako landare aromatiko eta sendagarriak landu eta babesten dira, batzuk ingurumen-kontserbazio balio handikoak, hazi banku bat sortzeko eta, ondoren, bertako flora kontserbatzen lagunduko duten landaretxoak ekoizteko.
Bertako landare aromatiko eta sendagarrien ekoizpen honek, gainera, balio ekonomikoa duten ekoizpen-prozesuak sortzen ditu Flor de Laburo Kooperatibarako, merkaturatzearen bidez; adibidez, Peperina Proiektua Kordobako Probintziako Ingurumen eta Ekonomia Zirkularreko Ministerioarekin.
Elikagai deshidratagailu bat ere eskuratu da, barazkien eta beste elikagai batzuen nutrizio-balioa eta zaporea kontserbatzeko aukera ematen duena.
Azken proiektuak
Dalit eta Santal emakumeen elkarteak indartzeko aliantza feministak
2003an Self Help Groups kontzeptupean emakumeen ahalduntzerako proiektuak babesten hasi ginen…
- « Aurrekoa
- 1
- 2
- 3


