calcuta-ondoan-cooperacion-al-desarrollo-cabecera
calcuta-ondoan-cooperacion-al-desarrollo-cabecera-movil

Garapen Lankidetzarako Proiektuak

Dalit eta Santal emakumeen elkarteak indartzeko aliantza feministak

mapa-bengala-india

LEKUA: India | Mendebaldeko Bengala

TOKIKO BAZKIDEAK: Udayani Social Action Forum - Swayam

ZUZENEKO ONURADUNAK: 5.900 emakume

2003an emakumeak ahalduntzeko proiektuak babesten hasi ginen, Self Help Groups kontzeptupean.

Proiektu horiek emakumeen garapen ekonomikoa, soziala eta politikoa sustatzen dute, hainbat jarduera-ildoren bidez.

Proiektu hau Udayani Social Action Forum eta Swayam erakundeek bultzatzen dute Mendebaldeko Bengalan (India).

20 urte baino gehiagoko prozesu batean zehar, muturreko pobreziak, genero-desberdintasunak eta ingurumen-degradazioak markatutako landa-eremuetan bizi diren emakumeak, gehienak indigenak edo dalitak, beren bizi-baldintzak hobetzen laguntzen ari dira, Emakumeen Elkarteak (SHG), Federazioak eta tokiko GKEak indartuz.

Proiektua ikuspegi feministan eta Giza Eskubideetan oinarritzen da, eta hainbat gai lantzen ditu, hala nola genero-indarkeria, justizia soziala, elikadura-segurtasuna, sexu- eta ugalketa-osasuna eta ingurumen-jasangarritasuna.

Proiektuak 6.000 pertsona ingururi laguntzen die gaur egun, gehienak emakumeak.

Azken proiektuak

Argizko Emakumeak

2015eko abuztuan, Loiolako Eguzki Lanparen Fabrikazioan Gaitzeko Zentroa inauguratu zen…

Informazio + about Argizko Emakumeak

Egin dohaintza bat