Garapen Lankidetzarako Proiektuak
Agroekologia biodibertsoaren bidez emakumeen ahalduntzea
LEKUA: India | Uttarakhand, Mendebaldeko Bengala, Odisha, Madhya Pradesh, Maharashtra
TOKIKO BAZKIDEAK: Navdanya
ONURADUN ZUZENAK: 4.600 Emakume

2016an Navdanya babesten hasi zen, Vandana Shiva doktoreak sortutako erakundea, Mendebaldeko Bengala eta Odisha estatuetan hazi-bankuak martxan jartzeko. Gaur egun, proiektu honen bidez, Indiako 5 estatutako 4.600 emakumeren ahalduntze prozesu indibidual eta kolektiboetan lan egiten da.
Ekofeminismotik lan egiten da haien gaitasunak eta elikadura- eta hazi-subiranotasuna indartzeko, agroekologia bultzatuz, biodibertsitatea berreskuratuz eta hazi-bankuak eta itxaropen-baratzeak sustatuz, haien ezagutza indigenak balioetsiz.
Haien ahalduntze politikoan aurrera egiten da eskualdeko eta nazioko prestakuntza eta elkarrizketa politikoen bidez, eta osasunari, klima-aldaketari eta nutrizioari buruzko ikerketa-azterketa ugari egingo dira, non emakumeek aktiboki parte hartzen duten.
Sareko lana ere indartzen da, bai nazio mailan, bai nazioartean, herrialde osoko gizarte-mugimenduekin, Vasundarha eta Diverse Women for Diversity topaketaren bidez, eta Navdanya International-ekin egindako aliantza berriaren bidez, tokiko-global ikuspegia bultzatuz.
- Uttarakhand, Rudraprayag, Tehri eta Doon Valley barrutiak
- Mendebaldeko Bengala, Purba Mendipur
- Odisha, Balasore Mayurbhanj barrutiak.
- Madhya Pradesh, Niwadi barrutia
- Maharashtra, Amravati, Yavatmal eta Washim barrutiak
Lurraren Demokraziaren Printzipioak
- Espezie, herri eta kultura guztiek berezko balioa dute
- Lurraren komunitatea bizitza osoko demokrazia bat da
- Naturaren eta kulturaren aniztasuna defendatu behar da
- Izaki guztiek dute bizirauteko eskubide naturala
- Lurraren demokrazia ekonomia bizietan eta demokrazia ekonomikoan oinarritzen da
- Ekonomia biziak tokiko ekonomietan oinarritzen dira
- Lurraren demokrazia demokrazia bizi bat da
- Lurraren demokrazia kultura bizietan oinarritzen da
- Kultura biziak bizitzarako elikagarriak dira
- Lurraren demokraziak bakea, zaintza eta errukia globalizatzen ditu
Vandana Shiva doktorea
Azken proiektuak
Dalit eta Santal emakumeen elkarteak indartzeko aliantza feministak
2003an Self Help Groups kontzeptupean emakumeen ahalduntzerako proiektuak babesten hasi ginen…
- « Aurrekoa
- 1
- 2
- 3

