BERRIAK ETA EKITALDIAK
Calcuta Ondoan

imagen del cartel sobre Eco-Feminismo para un artículo de Calcuta Ondoan

II EDIZIOA – Ekofeminismoa eta Naturaren Eskubideak

II Aurrez aurreko topaketa - Irailak 14

2026ko irailaren 14an, Calcuta Ondoan GKE ak bere bigarren aurrez aurreko topaketa antolatuko du Cristina Enean (Donostia). Egun osoko jardunaldia izango da, Naturaren Eskubideen inguruan hausnartu, partekatu eta sakontzeko, ikuspegi ekofeminista batetik.

Gai honetan erreferente eta inspirazio-iturri diren hiru emakume izango ditugu gurekin: Yayo Herrero, Teresa Vicente eta Marina Gros. Bakoitzak bere esperientzia, ezagutza eta ikuspegia eskainiko ditu topaketa eta ikaskuntza kolektiborako gune hau aberasteko.

Egun osoko jardunaldia izango da, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 17:30era arte, hausnarketa, elkarrizketa eta partekatutako esperientziak uztartuz.

Plaza mugatuak. Izen-emateak zabalik

Izena eman hemen

Egitaraua

  • 9:00 Ongietorria
  • 9:30 YAYO HERRERO: Metamorfosia: iraultza xume bat
  • 10:15 MARINA GROS: justizia klimatikoa eta etorkizuneko belaunaldien eskubideak
  • 11:00 Hamaiketakoa
  • 11:40 Mahai ingurua: Desikasi, erein eta erreakzionatu
  • 12:25 Artibismoaren hastapenak. Teresa Vicenteri emandako 2024ko Goldman Ingurumen Sariaren proiekzioa.
  • 13:15 Bazkari agroekologikoa Koxinatu
  • 14:45 TERESA VICENTE: Ekosistemei ahotsa ematea: Mar Menorren esperientzia eraldatzailea
  • 15:30 Artibismo tailerra: Erresistentziaren estetika
  • 17:30 Itxiera artistikoa

Hizlarien biografia

Yayo Herrero Antropologoa, nekazaritza-ingeniari teknikoa eta ekofeminismoaren erreferente nagusietako bat da Espainiar estatuan eta Europan. FUHEM erakundeko zuzendari nagusia izan da, eta ibilbide luzea du ekologia politikoaren, justizia ekologikoaren eta pentsamendu feministaren ikerketan, irakaskuntzan eta dibulgazioan.
Gaur egun ikertzaile, irakasle eta hizlari independente gisa jarduten du, unibertsitateekin, kultura-erakundeekin eta gizarte-erakundeekin elkarlanean, trantsizio ekosozialeko prozesuetan. Bere lanaren ardatzak dira bizitzaren jasangarritasuna, zaintzen zentralitatea eta egungo eredu sozioekonomikoaren kritika. Hainbat argitalpenen egilea eta egilekidea da, besteak beste, La gran encrucijada, Ecofeminismo, una propuesta para repensar el presente eta Los límites del crecimiento y la vida que merece la pena ser vivida.

Teresa Vicente abokatua, Zuzenbidearen Filosofiako irakaslea eta Murtziako Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Naturaren Eskubideen Katedrako zuzendaria da. Mar Menorren aldeko Herri Ekimen Legegilearen sustatzaile nagusia izan zen, eta horri esker, 2022an ekosistema horrek nortasun juridikoa aitortzea lortu zuen, Europan aurrekaririk gabeko lorpena.
Bere lana justizia ekologikoan, naturaren eskubideetan eta feminismo juridikoan oinarritzen da. Nazio Batuetan Espainiaren ordezkari izan da gizateriaren eta naturaren arteko harremanari buruzko eztabaidetan, eta Lurraren Asanbladaren sustatzaileetako bat da. Bere lana nazioarteko hainbat sarirekin aitortu dute, tartean 2024ko Goldman Environmental Prize Europe sariarekin.

Marina Gros Aragoiko ingurumen-ekintzaile gaztea da, eta Espainian gas fosilaren hedapenaren aurkako borrokan erreferente bihurtu da. Gas No Es Solución sarearen koordinatzailea da, eta bidezko trantsizio energetikoa, ikuspegi ekofeminista eta erregai fosilik gabeko etorkizuna sustatzen ditu.
Bere lanak lurraldearen defentsa eta eragin politikoa uztartzen ditu, estatu mailan zein nazioartean. COP27an eta Europako Parlamentuan parte hartu du, besteak beste. 2024an Gazteriaren Sari Nazionala (INJUVE) jaso zuen Ingurumenaren kategorian, bere konpromisoa eta ibilbidea aitortuz. Bere aktibismoak tokiko eta estatuko sareak ehuntzen ditu justizia klimatikoaren, justizia sozialaren eta genero-berdintasunaren alde.

 

Azken sarrerak

Hilabete bat Pokharan: lurraldetik ikasten

Daniel Ortizek, Hegoa-EHUko Garapena eta Nazioarteko Lankidetza masterreko ikasleak, Nepalgo lehen inpresioak partekatzen ditu, Pokharan Calcuta Ondoanen erakunde aliatua den Kopila Nepalen lana hilabetez lagundu ondoren.

Informazio + about Hilabete bat Pokharan: lurraldetik ikasten

La Morera Fundazioko eta Mujeres Activando Coop-eko 2 ordezkariren bisita.

2026ko otsailaren 16tik 20ra, bisita oso berezi bat jasoko dugu GIPUNKORA, Argentinatik, La Morera Fundazioari eta Mujeres Activando koop-i esker.

Informazio + about La Morera Fundazioko eta Mujeres Activando Coop-eko 2 ordezkariren bisita.

Vandana Shiva “Eko apartheid-etik Lurraren demokraziara”

Maiatzaren 27an, astelehenean, 18:00etan, EHUko Carlos Santamaría Zentroko auditorioan, Donostian, Vandana Shiva indiar ekintzailetzak hitzaldia emango du.

Informazio + about Vandana Shiva “Eko apartheid-etik Lurraren demokraziara”

Egin dohaintza bat