Grupo de voluntarios y voluntarias de Calcuta Ondoan
Grupo de voluntarios y voluntarias de Calcuta Ondoan

Boluntariotza Calcuta Ondoanen

Betiere, ikuspegi positiboa, elkartasuna, kulturarteko aniztasunaren aberastasuna eta desberdinarekiko errespetua indartuz.

Grupo de voluntarios de Calcuta Ondoan

Calcuta Ondoan-ek burutzen duen lan-ildo garrantzitsuenetako bat gure inguruan kontzientzia kritiko, konprometitu, eraldatzaile, emantzipatu eta solidarioa sustatzea da, pertsona ahulez osatutako kolektiboen bazterketa, injustizia eta pobretzerako kausa, ondorio eta erantzunkidetasunen inguruan, eta Naturan, bai herrialde pobretu eta aberastuetan. Hori guztia solidaritate, kulturarteko aniztasunaren aberastasuna eta ezberdinarekiko errespetua ikuspegi positibo baten bidez sendotuta.

Une horretan Calcuta Ondoan-en boluntario rolak garrantzi handia hartzen du.

Giza baliabideak

Calcuta Ondoaneko boluntariotza gure erakundearen aktibo oso garrantzitsua da; ez bakarrik sentsibilizazio jardueretan parte hartzen duten pertsona kopuruarengatik, baizik eta pertsona horiek duten inplikazio mailarengatik.

Giza potentzial horri esker, gai gara maiztasunarekin kanpaina eta jarduerak antolatzeko, bakoitzean 15-25 boluntario inguru izanda. Boluntariotza taldearen parte izan nahi baduzu Gipuzkoan edo Bartzelonan eta jarduerak ezagutu nahi badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Urrunetik ere lagundu dezakezu, edo lan puntualak eginez, hala nola itzulpenak, diseinuak, etab.

Calcuta Ondoanek ez ditu boluntarioak bidaltzen lan egiten dugun herrialdeetara, horretarako langile profesionalak eta tokiko boluntarioak baititu. Horri esker, errazagoa da tokiko inplikazioa lortzea eta kultura eta tradizioarekiko ezagutza eta errespetua ahalbidetzea.

logo-calcuta-ondoan