Ikastaroak: “GGEE, Generoa eta Giza Garapen Jasangarria”

Ikastaro zikloa: “GGEE, Generoa eta Giza Garapen Jasangarria”

Giza eskubide, genero eta giza garapen jasangarrian oinarritutako ikuspuntu batetik abiatuta, ikastaro hauek 2010ean jarri genituen abian lehen aldiz UPV/EHU eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera.

Ikastaroen helburua munduan dauden (batez ere, tokiko eremuan eta Indian) injustizia eta ekitate gabeko egoerak agerian jartzea eta salatzea da. Egoera horiek gure sistema ekonomiko, politiko eta sozialaren emaitza dira; sistema neoliberal-heteropatriarkal arrazista, desarrollista eta kontsumo globalizatua, alegia.

Era berean, hausnarketa kritikoa sortu eta espazioak eskaini nahi ditugu sistema honetarako alternatibak ezagutarazteko, bai tokiko zein munduko mailan. Premisa nagusia “globalki pentsatuz, tokian ekin” izango da, mundu guztiko txokoetan abian dauden alternatibak daudela jakinda.

Informazio Orokorra

LEKUA: Ikastaroen zikloa UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatean egin izan da, nahiz eta batzuetan FICEko areto nagusia erabili izan (aldibereko interpretazioa behar den kasuetan).

ORDUA, ORDUTEGIA, BALIOZKOTZEA eta DATAK: Orokorrean, 30 ordu inguruko ikastaro zikloak eman izan dira. UPV/EHUko Gipuzkoako Errektoreordetzari esker, ikastaroak ECTS kredituekin baliozkotu daitezke. 2016tik aurrera, ikastaroen batez besteko iraupena 25 ordua izan da.

Plan zaharreko ikasleentzako baliozkotzea ECTS kreditu 1 = 25 ordu dira, baldin eta jardunaldien % 80ra joaten badira eta beharrezko baldintzak betetzen badituzte.

Ikastaroak unibertsitateko ikasle eta langileentzako bateragarria den ordutegia ezartzea lehenetsi dugu. Ikastaroak 16:30/17:00-20:00 artekoak izan ohi dira, eta gehienez hiru asteko iraupena izan dezaten saiatzen gara.

Lehen hiru ikastaroak (2010-2012) urteko lehen lau hilabetean izan ziren. 2013tik geroztik, ordez, ikastaroa iraila-urria bitartean egiten hasi zen.

Partaidetza: 2009an hasi zenetik, 586 pertsona bertaratu dira ikastaroetara: 428 emakume eta 138 gizon. Horien artean, 229 ikasleak ziren (176 emakume eta 53 gizon).

NORENTZAT?: Nahiz eta UPV/EHU-n egiten den, ez dago bereziki ikasleei zuzenduta. Parte hartu nahi duen edozein etorri daiteke.

METODOLOGIA: Arratsaldeen lehenengo zatian, aurkezpenak egongo dira parte hartzeko dinamikekin. Bigarren zatian, berriz, talde-lana landuko da: dinamikak kreatiboak, mahai inguruak, zapalduon antzerkiak, sormen bateratua eta abar. 4 saiok egitura hori jarraituko dute, eta ordutegia 17:00-19:30 izango da (2,5 h). Beste 3 saioetan tailer praktikoak garatuko dira, eta landuko den gaia kurtsoetan landutakoa “gure egunerokotasunera nola eraman” izango da. Ordutegia, berriz, 16:30-20:00 izango da, hau da, 3,5 h. Ildo hori jarraituta, hainbat tailer praktiko garatu ditugu: sukaldaritza kontziente eta arduratsua, IKTak lantzeko tailerrak, gazteria eta berdintasuna…

PREZIOA: Matrikularen prezioa ez da 12 € baino gehiago izaten (baldin eta matrikula izena emateko lehen aldian egiten bada). Emandako materiala eta ikastaro amaieran ematen den liburuak hartzen ditu barne; liburua ikastaroan sortutako edukiarekin sortzen da.

Liburuak ikus eta deskarga ditzakezu hemen sakatuta.

Gure ikastaroen laburpenak eta hitzaldi osoak ikus ditzakezu gure YouTubeko kanalean (ikusi erreprodukzio-zerrendak).

Oso garrantzitsua da izena eman duten pertsonak ikastaroetara bertaratzea, leku guztia betetzen bada (80-100 pertsona) kanpoan geratu daitezke eta. Ondorioz, garrantzitsua da ezin etortzekotan erakundeari jakinaraztea.