Genero-indarkeriaren aurkako proiektua

Emakumeen aurkako indarkeria mundu mailako arazo bat da, eta Indian emakumeen aurkako indarkeria eta diskriminazio egoerak sekulako mailetara heltzen dira.

Calcuta Ondoanek Indiako elkarte feministei laguntza eskaintzen die, izan ere, haiek dira emakumeen egoera babestu dezaketenak.

Honela, Bangaloren Vimochana elkartea babesten dugu. Elkarte honek 30 urte daramatza emakumearen aurkako indarkeria inguruko gaiak lantzen, batez ere baztertzen, iraintzen eta botere guztia kentzen zaien emakumeetan zentratuta.

Proiektuak tratu txarrak jaso dituzten emakumeak hartzea, babestea eta aholkatzea proposatzen du, baita kanpainak, presio taldeak eta advocacy ekintzak burutzea ere. Ekimen hauen helburua emakumeak babestu beharko lituzkeen legeak betetzea da, esaterako, komunitate mailako gatazka ebazpenetan parte hartzea eta ekimenak babestea, esaterako, emakumeen tribunalak.

Proiektu honen bitartez, emakumeei parte hartzeko eta segurtasun-maila desberdinetara sarbidea izateko aukeraren alde egiten dugu lan: arlo pertsonala, politikoa eta ekonomikoa.

Proiektuak gatazka ebazpena indarkeriarik gabekoa izatea du helburu, baita sektore baztertuenen ahalduntzea erraztea, hala nola, tribuak edo prostituzioan lan egiten duten emakumeak.

Proiektu honekin, Vimochanak lanean daramatzan hiru hamarkadak sendotu nahi ditu emakumeen aurkako indarkeria ulertzeko eta erantzuteko modu desberdinekin. Honela, sistema arduratsu, demokratiko eta humanitarioagoak sortzea du helburu, gizartean espazio kritiko eta zuhurragoekin, esaterako. Horien bidez indarkeriarik gabeko etxe eta komunitateak sortuko lirateke, baita bake eta justizia kultura zabalagoa ere.

Proiektuaren argazkiak