Emakumeen Sustapena, Eragile Bihurtzaile

Proiektu honek Trivandrumeko kostaldeko 50 herrixka hartzen ditu.

Nahiz eta Keralako estatua aberatsenetako bat izan, populazioaren atal handi bat pobrezia egoera oso larrian bizi da. Arrantzaleen herrixka txikiak dira, eta arrantza tradizionala dute bizirauteko modua, nahiz eta arrantza konpainia handiek baliabide guztiak agortu. Arrantzale herrixka hauen arazo nagusienak malnutrizioa (horrek dakarren osasun arazoekin batera), langabezia eta oinarrizko beharretarako sarbide eza edo zailtasuna, esaterako, edateko ura.

Proiektu honek 18.750 emakume eta haien familiei laguntzen die. 900 Elkarte federatu baino gehiagotan elkartu dira, eta helburu nagusiena emakume gisa bizi duten diskriminazio egoera hobetzearen alde borrokatzea da.

Este proyecto beneficia directamente a 18.750 mujeres y a sus familias. Se han organizado en más de 900 Asociaciones que se encuentran federadas y se centra principalmente por luchar para mejorar su situación de discriminación como mujeres.

Proiektuak 5 neurri nagusi ditu:

  1. Emakumeak ahalduntzea, horiek baitira diskriminazio handiena jasaten dutenak.
  2. Emakumeak trebatzea eta mikrokredituetarako sarbidea erraztea norberaren konturako lana sustatzeko (aterkiak, kandelak, bitxiak, janaria…
  3. Familia guztiarentzat osasun eta nutrizio baldintzak bermatzea.
  4. Edateko urerako sarbidea bermatzea,
  5. Haur guztientzako gutxienez 5 urteko Lehen Hezkuntza bermatzea.

Proiektuaren argazkiak