Ahots Txikiak, Aldaketa Handiak

Title

Norentzat: 8-12 urtekoentzat.
Landuko diren gaiak: haurtzaroko eskubide eta ardurak eta genero-berdintasuna lantzeko tailerrak.

Ahots Txikiak, Aldaketa Handiak hezkuntza programa gutxienez ordu eta erdiko tailer dinamikoz osatua dago hezkuntza formal eta informaletarako. Programaren helburua 8 urtetik gorakoek haurtzaroko eskubide eta arduren inguruan pentsaraztea da, baita munduan zehar eta, batez ere, Indian milioika neska eta emakumek bizi duten ezberdintasun egoeraren inguruan ere.

Cartel del Concurso 2011-2012

Edukiak iparralde eta hegoalde arteko harremanen ikuspegi orokorretik abiatuta lantzen dira beste kulturen inguruan ikasteko eta, horri esker, kulturak baloratzeko, haiekin identifikatzeko, aberasteko, eta aldaketarako konpromisoa indartzeko mundu zuzen, solidario eta bidezkoa lortzeko.

Tailer hauek bi aldiz burutu ditugu

  • 2010-2011 ikasturtean tailerrak Donostia eta Zarautzeko zentro formal eta ez-formaletan garatu ziren. Gainera, haurrak ipuin eta marrazki lehiaketan parte hartzera animatu zituzten. Lehiaketa bera Indiako eskoletan ere burutu zen (Mendebaldeko Bengalako Estatua).
  • 2011-2012 ikasturtean tailerrak Donostian eta Errenterian izan ziren eta bigarren ipuin eta marrazki lehiaketa antolatu zen Gipuzkoako 8 eta 12 urteko haurrentzat. Lehiaketan, partaideek haurren eskubideen eta genero-berdintasunaren inguruan zituzten kezkak, interesak eta desirak plazaratu zituzten. Horrez gain, Indiako haurrek ere hartu zuten parte, aurreko ikasturtean bezala.

Ikastaroen inguruko informazio guztia eskuragarri dago beherago.

2011-2012 lehiaketaren triptikoa

2011-2012 lehiaketaren oinarriak

2010-2011 lehiaketako lanen irabazleak Indian eta Gipuzkoan

3 sari formatu eta kategoriaren arabera. Gainera, parte hartzeagatik soilik, Indiako haur baten marrazkia jaso zuten partaideek. Indiako partaideek ere Gipuzkoako haurren marrazkiak jaso zituzten.

Marrazkiak

Ipuinak

2011-2012 ipuin eta marrazkien bigarren lehiaketa

Gipuzkoako 310 haurrek eta Indiako 350 haurrek hartu zuten parte.

Marrazkiak

Ipuinak

Proiektuaren argazkiak