Helburuak

Keralan (India) sustatzen dugun garapen eta kirol proiektu honek adin txikikoentzat bereziki zuzendutako hainbat helburu ditu:

  • Ezarritako genero-rolak suntsitzea.
  • Kirolaren baloreak sustatzea.
  • Kasta eta erlijio ezberdinetako pertsonen arteko bizikidetza eta errespetua erraztea.
  • Ikasketak utzi dituzten haurrei bigarren aukera bat eskaintzea.
  • Ingurumenaren zaintza sustatzea.

Indian egindako ekimen berritzaile hau tokiko hiru erakunderen lankidetza emaitza da (SISP, TSSS eta SAKHI), Calcuta Ondoan GGKEarekin batera.

Nola hobetu dezake kirolak haien bizitzak?

tabla

Genero-rolak

Indian, itsasoa oraindik gizonezkoentzako soilik dela uste da. Estereotipo horiek suntsitzea zaila bezain beharrezkoa da.

Kirolaren baloreak eta gainditze ereduak

Surf begiraleak kaleko haurrak izan ziren, itxaropen, amets eta etorkizunik gabe; izan dezaketen gainditzearen adibide onena. Haien bizitzak sekulako aldaketa bizi izan dute bigarren aukera eta surfaren eskolari esker. Motibazioa zabaltzen dute eta aukera berri baten aldeko apustua egiten duten gazteentzako erreferente dira.

Konpromisoa, errespetua, norberaren errealizazioa, ondo pasatzea, iraunkortasuna… dira kirolaren bidez transmititzen diren baloreetako batzuk.

Lagundu gaitzazu mugak suntsitzen

Hartu olatua hemen:
#Laharsolidarioa

 

Nola lagundu dezaket proiektu honekin?

Boluntariotza

Hartu ezazu parte Calcuta Ondoanek antolatzen dituen jardueretan. Lagundu gaitzazu mundua aldatzen!

Lagundu

Egin zaitez Calcuta Ondoaneko bazkide. Zure ekarpenari esker gaur egun Indian babesten ditugun proiektu, prozesu eta pertsona ezberdinei laguntzen jarraitzeko aukera izango dugu. Txikia izan arren, eskainitako laguntza guztia eskertzen da!

Partekatu

Partekatu gure berriak. Indarra elkartasunean dago!

INFORMAZIO GEHIAGO LORTZEKO:

943 431 849
info@calcutaondoan.org