#

“Mujeres de Luz” Dokumental Laburra + Indiar Afaria

  • Hasiera: 2 December, 2017 7:00 pm
  • Amaiera: 2 December, 2017 11:00 pm

“Ahalduntzea ikusgarri bihurtzen, emakumeek haien Indiako herrixketara argia eramaten dute.”

Pratima Das Radha Krishna Swanivar emakumeen erakundearen parte da. Txabola sinple batean bizi da Mendebaldeko Bengalako herrizka batean, Kalkutatik 70 kilometrora. Bi alaba ditu, eta bere bizitza ez da erraza. Edonola, Pratimak sekulako indarra eta gainditzeko grina ditu. Eguzki lanparak egiteko trebakuntza eskaini bezain pronto, ez zuen zalantzarik izan. Bere komunitateko herrixka gehienetan, berean barne, ez dago elektrizitaterik.

Ondorioz, beharrezkoa da etxeetara argia eramatea. Pratimak, ordea, emakume askoren antzera, ez die herrixkei argia soilik eraman nahi. Kontziente dira lan eta eraldaketa profesionaleko urte askoren ostean, ahalduntze prozesuak izanda, Argizko emakumeak izateko gaitasuna eta ardura dutela.

Urteen poderioz, Pratimak konfiantza adina lortu du emakumeen lehen taldean izena emateko eta parte izateko ireki berri den Eguzki Lanparak egiteko Trebakuntza Zentroan, Panduan. Zentroa Calcuta Ondoan eta Udayani Social Action Forum erakundeek jarri dute martxan.

Fernando Verak egindako dokumental labur baina interesgarri honen bitartez, Pratima ezagutzeaz gain, argizko emakume bat izatea zer den jakingo dugu. Milioika emakume indiarren antzera, Pratimak diskriminazio hirukoitza bizi du: pobrea delako, kasta baxukoa delako eta emakumea delako. Edonola, Pratimak bere buruari eta, ondoren, familia eta emakumeen komunitateari gauzak egiteko gai dela erakutsiko die, eta, batez ere, besteen aldean gailentzeko eta distira egiteko.

Dokumentala Zarautz eta Donostian aurkezteko Irudhaya Jothi, Udayani GGKE indiarreko zuzendaria eta Iñigo Eguren Valera, Calcuta Ondoan GGKEko zuzendaria izango dira.

"Indiako Zaporeak" menua

Sharing:
Bañeru Kalea, 3, 20800, Zarautz , Gipuzkoa