Jendartea gizon/ emakume artean soilik banatzeaz gain, izateko, sentitzeko, adierazteko, etab. askotariko erak daude. Genero-identitatearen edo sexu-identitatearen arabera, pertsonak hiru taldetan sailka daitezke:
- Zisexuala/ Zisgenero: Genero-identitatea edo sexu-identitatea bat dator jaiotzean esleitutako sexuarekin (sexu biologikoa). Pertsona bere sexu biologikoarekin identifikatzen da, argi eta garbi. Binarismoan oinarritua.
- Transexuala: Genero-identitatea edo sexu-identitatea ez dator bat jaiotzean esleitutako sexuarekin edo sexu biologikoarekin eta pertsona beste sexuarekin identifikatzen da, argi eta garbi. Hortaz, binarismoaren arabera eraikitzen du bere genero identitatea/ sexu identidadea.
- Intergeneroa, transgeneroa edo gender-queer-a: Genero-identitatea edo sexu-identitatea ez dator bat jaiotzean esleitutako sexuarekin edo sexu biologikoarekin. Pertsonak ez du bere burua ez gizontzat ez emakumetzat jotzen (ez dago guztiz seguru behintzat), edo bi sexuekin identifikatzen da aldi berean.
Denek edozein afektibitate- eta sexu-orientazio eduki dezakete eta horrek ez du inolako zerikusirik genero-identitatearekin edo sexu-biologikoarekin.
Denek edozein genero espresio izan dezakete eta horrek ez du inolako zerikusirik euren genero- identitate edo sexu biologikoarekin.